eu

Eguna

27 urria, 2020
Gure kudeaketa eta berrikuntzari eman diogun bultzada aintzatesteko, Quality Innovation Award Euskadi 2020 saria jaso dugu, Ekonomia Zirkularra kategorian. Gure Ekozubia proiektuak, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea handitzeko obretan diseinatu eta egin genuenak, merezi izan du aintzatespen hori, obraren ingurumen inpaktua txikitzeko kontzeptuagatik. Errepideko zirkulaziorako zubi diseinua, modularra, erraz garraiatzeko modukoa, kostu txikikoa, instalazio azkar eta erraza,...
Ikusi gehiago...
Badugu Bai Euskarari ziurtagiria. Enpresaren eguneroko jardueran euskararen erabilera normalizatzeko egin dugun ahaleginaren eta hartu dugun konpromisoaren aintzatespena. Bide berri horri ekin diogu, euskararen aldeko apustua gizartean proiektatzen laguntzeko asmoz. Gure komunitatearekiko konpromiso soziala egiaztatzen eta indartzen duen ekimena.
Ikusi gehiago...
Gure inbertsio planari jarraipena emanez, eta egindako obren ingurumen jasangarritasuna hobetzearen ildotik, CAT 323 bi hondeamakina katedun eta CAT M322 hondeamakina gurpildun bat sartu ditugu gure makineria parkean. Motor modernoenak dituzte,  ingurumen arloko azken eskakizunak betetzen dituztenak. Gainera, teknologiarik berriena eta berritzaileena dute segurtasunari, produktibitateari eta egindako lanaren kalitateari dagokienez. Gure helburuak lortzeko lanean jarraitzen...
Ikusi gehiago...
Atzoko jardunaldian Basque Ecodesing Meeting biltzarrean parte hartu zuten gure lankide batzuek. Ekonomia zirkularraren ekodiseinuaren joerei buruzko biltzarra. “20 urteko ekodiseinua Made in Euskadi” erakusketa paraleloan, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea handitzeko ezarritako irtenbide teknikoa aurkeztu dugu. Ingurumen irizpideekin diseinatutako eta eraikitako ekozubia. Lan horri esker, obra honetan neurri handi batean murrizten ari gara eragin akustikoa, bisuala...
Ikusi gehiago...
Zorrotzaurreren ertzeko pasealekua zabalik dago jendearentzat, Deustu eta San Inazio artean, haren eskuinaldean. 2,4 kilometro berreskuratu dira, herritarrek gozatzeko. Obra horretan, material birziklatuak erabiltzea eta ingurumena zaintzea lehenetsi dugu. Gune publikoak berreskuratzeko proiektu berezi eta berritzailea, inolaz ere.
Ikusi gehiago...
Viuda de Sainzen erabat konprometituta gaude Garapen Jasangarriaren Helburuekin (GJH). Hori dela eta, 2018-2020ko Inbertsio Planean aurreikusita zegoen makineria berria erostea, egindako obren ingurumen jasangarritasuna hobetzen laguntzeko. Duela gutxi, Komatsu markako 3 hondeamakina katedun sartu ditugu gure makineria parkean. Horiek duten azken belaunaldiko teknologia hibridoari esker, nabarmen murrizten dira erregai kontsumoa, CO2 emisioak eta zarata...
Ikusi gehiago...
Gure I+G+B Sailak, Belako Lanak eta Tecnalia Corporación Tecnológica-rekin elkarlanean, mugikorrerako aplikazio bat garatu du: DRAIN. Drainatze sareen kudeaketa integral eta digitalizaturako aplikazio bat, errepideek muturreko euriteei eta uholdeei aurre egiteko duten gaitasuna hobetzeko aukera ematen duena. Azpiegitura publikoak kudeatzeko berrikuntza bat, trafikoan ahalik eta eragin txikiena izatea eta mantentze lanak modu eraginkorragoan kudeatzea ahalbidetuko...
Ikusi gehiago...
AENORen I+G+B kudeatzeko sistemaren ziurtagiria lortu ondoren, urratsak ematen jarraitzen dugu arlo horretan dugun helburu estrategikoan aurrera egiteko. Espainiako Eraikuntzako Plataforma Teknologikoko (PTEC) kide egin gara. PTECen helburua da eraikuntzaren sektorea hobetzen laguntzea, ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren arloko lankidetza publiko-pribatuaren bidez, enpresen, enpresa elkarteen, unibertsitateen, ikerketa zentroen, zentro teknologikoen eta bezeroen artean.
Ikusi gehiago...
HQE
Helburu handi bat lortu dugu. Bilbon garatzen ari garen Kosta Zabala etxebizitzen sustapenak HQE ziurtagiria lortu du. Tecnaliak emana, Estatu osoan etxebizitza eraikin batek lortutako lehen ziurtagiria da. Azterketa zorrotz horrek eraikin batek energian, ingurumenean, osasunean eta erosotasunean duen eragina ebaluatzen du. Hori lortzeak pertsonei erosotasun maila handia eskaintzen dien etxebizitza osasungarriak direla bermatzen du....
Ikusi gehiago...
Zorioneko gaude. Lortu dugu. Hilabete luzez lan egin ondoren, ahalegin eta dedikazio handiaren ondoren, eskuratu dugu askenean. AENORek eman digu I+G+B kudeatzeko sistemaren ziurtagiria, UNE 166002:2014 arauarekin bat. Gure I+G+B sailak biziki lan egin du enpresa osoarekin elkarlanean, gure ikuspegiaren parte den helburu estrategikoa lortzeko: ikerketa, garapena eta berrikuntza funtsezko faktoreak dira gure jardueraren etorkizunerako....
Ikusi gehiago...
1 2 3