Enpresa bizkaitarrak honela martxan jarritako jokabideak sendotzen ditu, modu altruistan, etorkizuneko profesionalen formakuntzara bere instalazio, proiektu eta esperientzia eskaintzen ditu, baita bere profesionalen know how-a ere.
Euren filosofial onarpen handia du ikasle eta irakaslegoaren artean, Marcos Uriarte, UPV/EHU-ko Ingeniaritza mekanikoko departamentuko irakasleak adierazi zuen moduan, etorkizuneko ingeniariak lagundu zituena.
“Azken urteko ikasleak izanik, zimendatze, egitura, itxitura, instalakuntza, geologia, … inguruko teoría ezagutzen dute, atal guzti hauek Itsasaldeko lanean agertzen dira eta hau oso ondo datorkie ikasgelan ikusitakoa egiaztatzeko” argitu zuen Marcos Uriartek.
Balio handiko adibide praktikoa izan zen, ikasleak lan mundurako pausua emateko puntuan bait zauden, EHU/UPVko irakasleak adierazi zuenez.
Ikasleei modu honetan irekitzeko apustu hau pasatako urrian hasi zen euren beste proiektu batean eta berriro errepikatuko da Bilboko Emilio Campuzano LHIIko ikasleekin, hauei ingurugiro, berrikuntza eta bertoko enpresekin konpromezua sartzen saiatuko direlarik.
Bisita azaroak 18ko 10:30tan hasiko da, Residencial Itsasaldeko instalakuntzetan, Serantes parke berritik oso hurbil, Sardinerarek pasealekuaren parean eta Abraren bista izugarriekin. Gainera, Autopiztaz, Bizkaibus zein metroz ederki komunikaturik.
80 VPT daude proiektuan, baina orain Bilboko LHII-ko etorkizuneko profesionalek Proiektuaren Egiteko lehen sarea ikusiko dute: 26 etxebizitza tasatu, 28 aparkaleku, 30 trasteleku eta hornikuntza pribatuko lokal bat.
Eraikuntza momentu ezin hobean dago bisitarientzat, ikasleek solairu bakoitzeko hormigoitzea nola egiten den eta barne egitura ikusi ahal izan zuten.
BOEn egitura abenduan amaituko da eta eraikuntzaren beste zatia (26 VPTak) hurrengo urteko amaiera aldera. Diseinu abangoardistako etxebizitzak dira, energetikoki eraginkorrak, antolaketa erabilgarria, gidaridun ateak sukaldean, logela nagusian horma-armairua, komunetan eskuoihalentzako erradiadorea, sukaldea lehen markaz hornitua eta komun-ontziak kanila termostatikodunak. Etxebizitza modernoak dira, eta ekodiseinatuak, itsasora ikusleku paregabeak. Etxe barneko xehetasunak 3 modelo ezberdinetan aukera daitezke: moderno, vintage edo classic.
Euren ezagutzan aurrerago joan daitezen, ondoko blokean dauden 111 BOE-en barnea ikusteko aukera izango dute.