eseuen

Aurrerapausoak etxebizitza alorrean

Ekainaren 13an, ostirala, CLHren lursaileko Itsasalde Residencial izeneko babes ofizialeko 111 etxebizitzen lehen promozioa zozketatu zen. Santurtzin Viuda de Sainz eraikitzaileak zuzendutako proiektuak, 361 pertsonengan interesa sortzea lortu du, horietatik %90 marinel-herrian erroldatuak.

Zozketan saritutako zenbakiak honakoak izan dira: 1a mugikortasun murriztuko zozketa-ontzian eta 17a zozketa-ontzi orokorrean. Adjudikaziodunen zerrenda kontsulta dezakezu.
Serantes Kultur Aretoan (Gabriel Aresti plaza, z/g, 48980 Santurtzi, Bizkaia) izandako zozketaren OINARRIAK hemen begira ditzakezu.
Etxebizitza lortu ez dutenek ITSASALDEK planifikatu duen hurrengo fasean izen emateko aukera izango dute. Kasu honetan etxebizitza tasatuak izango dira, Babes Ofizialeko etxebizitzek dituzten sarrera betebehar desberdinekin.
Babes ofizialeko etxebizitza bat lortu ahal izateko baldintzak Etxebiden izen ematea, jabegoan etxebizitzarik ez edukitzea eta 9.000 eta 39.000 arteko euroko diru sarreren erregimen orokorra edukitzea baldin badira, etxebizitza tasatuari dagokionez, diru sarrerek ezin izango dituzte 50.000 euroak gainditu
Promozio berria
Santurtziarren erantzun onaren ondorioz Udalak beste aurrera pausua eman du proiektu honetan eta eremu horretan udal-lursail bat besterenduko du beste eraikuntzari ateak irekitzeko. Eraikitzaileak beste promozioa eraikitzeko izapideak hasi ditu batera.
Makinak bertan lanean hasi dira eta lanek 24 hilabeteko iraupena izango dutela uste da. “Auzokideen erantzunak baieztatu digu susmatzen genuena, hau da, babestutako etxebizitzen eskaera handia eta abian jarritako lan ildoak bere emaitzak ematen ari da” azpimarratu zuen Ricardo Ituarte, Santurtziko alkateak. Zentzu horretan eta dagoen eskaria kontutan hartuta, Udalak hurrengo hilabetean CLH zenaren eremuan duen lursailetako bat besterentzeko prozesua hasiko du, ”esleipendunak bigarren blokea eraikitzen hasteko izapideak has ditzan” azpimarratu zuen Lehen zinegotziak.