Bridgestone zubia historia da jada. Obra-hondakinak kentzearen zain, irailaren 26an, ostirala, bere eraispena amaitutzat eman zen. Inguruko garbiketarekin, Ibaizabal ibaiarentzat oztopo izan zen azpiegituraren arrastoa eliminatuko da. Bere tokian URAk traba gutxiago egiten duen beste bat eraikiko du.
Eraispena asteazkenean, irailak 24, hasi zen. Eraispen lanak Vda. De Sainz enpresak egin ditu eta arintasunez egin dira Basauriko biztanleriaren egunerokotasuna ahalik eta gutxien oztopatzeko.
Zubiak, Nerbioi ibaiaren bateratzerako bidean, Ibaizabalen ibilbide naturalaren oztopo izateari utzi dio eta ondorioz uholdeen arriskua arinduko da
Bridgestoneko zubia ordezkatuko duen azpiegitura berriak 41 metroko taula izango du eta Ibaizabalen gainean altxatuko da uretan inolako zutaberik izan gabe, honi esker, gainontzeko interbentzioekin batera inguruan uholdeen arriskua txikiagotuko du.
“Jarduera hau Nerbioi eta Ibaizabal ibaien bideratzearen proiektuaren bigarren fasearen barruan dago. Lan hauek Urbi-Bengoetxe tartean egiten ari dira 1.570 metroko luzeran. II Fasean aurreikusitako lanek 6,5 milioi euroko aurrekontua daukate eta 20 hilabeteetako gauzatze epea (2015eko azken hiruhilekoa)”, azaldu dute URAko ordezkariek. URA ur agentzia, bideratze proiektuaren arduraduna da.
Zubi berria ezartzeko lanek urtearen bukaeran amaituko badira ere, igarotzeko modukoa izango delarik, Nerbioi-Ibaizabalen bideratzearen bigarren fasea ez da urte bat pasa arte amaituko, 2015eko abenduan. 20 hilabeteetako lanen ondotik eta 6,5 milioi eurotako inbertsioaren ondotik. Aurretik hirugarren fasea geratuko da proiektu orokorra bukatzeko
“Nerbioi eta Ibaizabal ibaiek momentu larriak erakutsi dituzte urritasun hidraulikoa dela eta”, azaldu du URAren zuzendariak. Ana Oregi sailburuak nabarmendu duenez, “argi ikusten da bere bazterrak gizakion ekintzengatik parte batean okupatuak izan direla eta ibaia mehartu dela momentuan momentuko hirigintzako beharrei erantzunez”; behar hauek ez zuten kontutan izan ibaiaren jarrera naturala ur-goraldietan. Horren emaitza: proiektu honek modu adierazgarrian txikituko dituen uholdeak izan dira”.
Nerbioi eta Ibaizabal ibaiak bideratzeko proiektuan aurreikusitako lanak hiru fase desberdinetan banatu dira: Bolueta-Urbi tartea (2014ko lehen seihilekoan amaitua), Urbi-Bengoetxe tartea (gauzatzen) eta Bengoetxe-Plazakoetxe tartea (proiektuan).
Orain hasi den bigarren fasearen barruan, Bridgestone zubia ordezteaz gain, Ibaizabalen bideratzen lanek beste aktuazioak aurreikusten dituzte, hala nola urte hasieran egin den Urbiko presa txikiaren eraispena; Urbiko zubia ordezkatzea; ingurumen berrezarpena; baita zeuden bideak, pasabideak eta eragina jaso dezaketen zerbitzuak berrezartzea ere. Oro har behar diren lan akzesorioak eta osagarriak egingo dira, ez bakarrik funtzio hidrauliko nagusia bermatzeko, lurraldearen antolakuntzan eragina duten eta ingurumen-inpaktua urritzeko balio dutenak konponketa lanak ere.