Gaur berrikuntzari buruzkoa da gure argitalpena. Zehazki, Lurpeko Obren Kudeaketaren Berrikuntza. Esperientzia handia dugu negozio arlo horretan.
Horregatik, lurpeko obretan erabiltzen ari garen alderdi berritzaileak erakutsi eta partekatzeko jardunaldia antolatzea bururatu zitzaigun.
Interbiak eta Ingecid erakundeekin batera, Peñascaleko Kontrol Zentroan, eta sektoreko profesional ugari bertan zirela, BIM metodologiari, haren abantailei eta obren kudeaketan garatzeko potentzialari buruz hitz egiten aritu ginen asteazken goizean. GPS teknologia darabilten lurpeko makinen posizionamenduari buruzko azken berriez ere hitz egin zen.
Berrikuntza interesgarriak, gure proiektuetan aplikatzen ari garenak. Jardunaldia amaitzeko, Supersur zabaltzeko eraikitzen ari garen tunelak bisitatu genituen.