eseu

BI-625 errepidean Arrigorriaga eta Zaratamo loturetan lanak

Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek iragarri dutenez Arrigorriaga eta Zaratamotik pasatzerakoan zirkulazioa hobetzeko BI-625 errepidearen zabalkuntza dela eta, desbideratzea egingo da abuztuaren 17tik 21erako gauetan.

Vda. De Sainzek BI-625 errepidea hobetzeko, Arrigorriagan AP-68ko lotura eta Zaratamoko lotura artean, gauzatuko dituen lanik nagusienak gaueko ordutegian egingo dira abuztuaren 17tik 21era, 22:00etatik 06:00etara, eguneroko trafikoan ahalik eta gutxien eragiteko.

Egin behar diren lanetan BI-625 errepideko 384. kilometroan dauden ibilbide zaileko bi bihurgune kentzea aurreikusten da. Era berean dauden euskarri sistemak berritu eta drainatze, seinaleztatze eta argiztatze sistemak hobetuko dira.

Esleipenean aurreikusitako amaitze epea 18 hilabetekoa eta zenbatekoa 2.852.808,51 eurokoa da. BI-625 errepidearen hobekuntza hau Basauri eta Zaratamo arteko errepide bereko beste proiektuei gehitzen zaie, baita Arrigorriagan Bi-625 eta AP-68 arteko loturarako errotonda ere.