Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri du abuztuaren 12tik 13rako gauean, seinaledunen bitartez txandakako pasabidea emango zaiela BI-625 errepidetik ibiltzen diren ibilgailuei Martiartu auzoaren inguruan, Arrigorriagan.
Lanak egiten ari diren tokia seinale finkoekin iragarrita dago, eta seinaledunak eta obretako seinale mugikorrak erabiliko dira ibilgailuak bideratzeko. Interbentzioa gauez egingo da errepidearen erabiltzaileengan ahalik eta eragozpenik urrienak eragiteko.
Lan hauek, “Arrigorriagan Bi-712tik Bi-625erako sarbidearen berrantolaketa” lanei dagozkie eta Vda. De Sainzek burutzen ditu BI-625 errepidetik, Arrigorriaga inguruan Laudio norabidean eta BI-712an BI-625 errepiderako sarreran Laudio norabidean. Lanak abuztuaren 11n hasiko dira.
Lanak bermagunean egingo dira batez ere, errepidetik kanpo, egunez 8:00etatik 18:00etara eta irailaren hasieran amaituko direla espero da.