“Ikastetxetik, Vda. De Sainzen langile guztiak eskertu nahi ditugu Itsasalde Bizitegien VPO eta VPTi bisita egiterakoan izandako arretagatik, baita emandako adierazpenengatik, indusketetatik hasita azken xehetasunetaraino ikusi ahal izan bait genuen Santurtzin egiten ari diren lana”.
Honela adierazi dute euren poztasuna Bilboko Emilio Campuzano LHIIko ikasle eta irakasleak, euren web orrian, azaroaren 18an Eraikuntza Proiektuak Goi Mailako Zikloko irakasle eta ikasleek egindako bisitaren ostean. Obra buruzagiaren adierazpen guztiak oso adi jarraitu zituzten, euren baliozko informazio ugari jasoaz euren ikasketa eta etorkizuneko lan arduretarako.
Neurri eta Plangintza irakaslea den Nerea Romerok adierazi zuen moduan, “proiektu oso interesgarria da bere konplexutasun arkitektonikoagatik eta aurkitzen den momentuagatik, lur mugimenduak, zimenduak, instalakuntzak, etab. ikusi ahal izan bait ditugu.”. Esan zuenez, “hau oso ondo datorkigu obra eta ikasleak gerturatzen bait ditu eta ikasitako teoria finkatzen laguntzen baitu, baita metodologia hartzen”.
Romerok zentzu honetan Vda. De Sainz eskertu zuen aukera hau emateagatik, era berean enpresak ere erlazio hau gustukoa du, bere ezagutza partekatzea baimentzen bait dio.
Hain ona izan zen emaitza, Vda. De Sainz eta Emilio Campuzano LHIIk beste bisita bat adostu dutela, oraingoan Telekomunikazioko ikasleekin, enpresa eraikitzaileak etxebizitzetan fase honetara iristen denean, martxo aldera gutxi gora behera.
Bisitaren laburpena
Bilboko Emilio Campuzano LHIIko Eraikuntza eta Obra Zibiletako Goi Mailako Zikloko 1. Eta 2. Mailako 30 ikasle inguruk Itsasalde Bizitegien obra ikusteko aukera izan zuten. Hau bi blokez osatuta dago, lehena estaldura fasean dauden 111 BOE eta bigarrena, bisitan interesgarriena zena, 26 etxebizitza tasatu, 28 aparkaleku, 30 trasteleku eta hornikuntza pribatuko lokal bat.
Eraikuntza momentu ezin hobean dago bisitarientzat, ikasleek solairu bakoitzeko hormigoitzea nola egiten den eta barne egitura ikusi ahal izan zuten.
BOEn egitura abenduan amaituko da eta eraikuntzaren beste zatia (26 VPTak) hurrengo urteko amaiera aldera. Diseinu abangoardistako etxebizitzak dira, energetikoki eraginkorrak, antolaketa erabilgarria, gidaridun ateak sukaldean, logela nagusian horma-armairua, komunetan eskuoihalentzako erradiadorea, sukaldea lehen markaz hornitua eta komun-ontziak kanila termostatikodunak. Etxebizitza modernoak dira, eta ekodiseinatuak, itsasora ikusleku paregabeak. Etxe barneko xehetasunak 3 modelo ezberdinetan aukera daitezke: moderno, vintage edo classic.
Gainera, obra hain handi eta konplexuak ez direnez ugari, Vda. De Sainzek honela martxan jarritako jokabideak sendotzen ditu, modu altruistan, etorkizuneko profesionalen formakuntzara bere instalazio, proiektu eta esperientzia eskeintzen ditu, baita bere profesionalen know how-a ere.