Viuda de Sainz enpresak parte hartu du Eraikuntza eta Eraispen Hondakinak Birziklatzeko Nazioarteko Lehen Biltzarrean (EEH).
Biltzar hori Eduardo Torroja Institutuan egin zen, Madrilen, eta lelo hauxe zuen: “Ekonomia zirkular jasangarriaren bila eraikuntzan”. Gure erakunde osoaren konpromisoa, gure erantzukizun sozial korporatiboarekin bat datorrena.
Biltzarraren helburua zen ezagutza nazioartean zabaltzea, EEHak behar bezala kudeatzeko eta material birziklatuak modu eraginkor eta bideragarrian erabiltzeko. Bertan ezagutzera eman ziren esperientzia garrantzitsuenak eta gaur egun kudeaketa kontrolatzeko dauden legezko tresnak, bai eta agregakin birziklatuen erabilera eta aplikazioak arautzeko araudiak ere.
Gaur egun, ekoizpen bolumen handiagatik, ingurumenean duten eraginagatik eta birziklatzeko erraztasunagatik, EBn ekonomia zirkularrerako lehentasuna duten bost sektoreetako bat dira EEHak. Alor horretan, eraikuntza sektoreak eta inplikatutako eragileek ingurumena gehiago errespetatzen duten eredu jasangarriagoetara bideratzen dituzte beren proposamenak.
Eraikuntza eta eraiste hondakinetarako ekonomia zirkularrak paradigma aldaketa eskatzen du, proiektuetako ekodiseinutik, dekonstrukziotik, jatorriko hautaketatik, birziklatzetik, agregakinak eta material birziklatuak obran jartzeraino, eta horrek guztiak erronka eta aukera berriak ekarri behar ditu datozen urteetan.
Alde horretatik, eraikuntza sektorea jasangarritasun irizpideetarantz eboluzionatzen ari da, inolako zalantzarik gabe, ingurumenarekiko errespetu eta konpromiso bereziarekin; horrek esan nahi du EEHak behar bezala kudeatzeak, zabortegietan edo betegarri sanitarioetan uztea saihesteaz gain, baliabide naturalen erauzketan aurrezten ere laguntzen duela, haiek balorizatuz eta birziklatuz.