Urdulizko Ospitaleko lurpeko aparkalekua eraikitzeko proiektuaren obrak amaitu ditugu. 278 plazako aparkalekua, osasun-zentroaren ondoan pilaketa arintzeko. Proiektuak bi merkataritza-eraikin eta aparkalekuaren estalkiaren gainean dagoen erdiko plaza bat ere baditu.Ikusi gehiago...
Joan den ostiralean hasi genituen Nerbioi-Ibaizabal ibaiaren uholdeetatik babesteko URAren lanak, Galdakao parean, Bengoetxe eta Plazakoetxe artean. Bideratze proiektu garrantzitsu horren hirugarren fasea ibaiaren 1.640 m-ko zati bat hidraulikoki egokitzea da. Horretarako, 190.000 metro kubiko harri hondeatuko dira. Jarduketa horren bidez, bikoiztu egingo da ibilguaren ahalmen hidraulikoa, eta 800 metro kubiko segundoko izatera iritsiko da....Ikusi gehiago...
Duela gutxi amaitu ditugu Erandioko Axpe industrialdeko hegalak egonkortzeko 2019ko ekainean hasi genituen lanak. Sprilur eta Erandioko Udalarentzat gauzatu dugun proiektu konplexu bat, Dingemas Ingeniería y Geología eta Geotecnia Larrea enpresen laguntza teknikoarekin eta obra zuzendaritzarekin. Obraren fase nagusia bideoan ikus dezakezue. Your browser does not support the video tag.Ikusi gehiago...
Urtea hasteko, albiste onak. Lurpelan Tunnelling-eko gure lankideekin eta beste enpresa batzuekin ABEE bat osatuta, Malpartida de Plasencia eta Plasencia/Fuentidueñas geltokiaren (Caceres) arteko tartean abiadura handiko linea eraikitzeko lanen esleipendun izan gara. Obrak 10,38 kilometroko luzerako bide bikoitzerako plataforma bat aurreikusten du, trafiko mistorako egokia, bidaiarientzako trenentzako orduko 300 kilometroko gehieneko zirkulazio abiaduretarako eta merkantzia...Ikusi gehiago...
Amezolako zuzkidura bizitokien proiektua amaitu eta Bilboko Udal Etxebizitzei eman diegu. Guztira, 66 etxebizitza eta 160 garaje plaza, lehen fasean, ekodiseinuaren eta ekoeraginkortasun energetikoaren irizpideen arabera eraikiak. Lurraren ezaugarriak eta kokapena direla eta zailtasun ugari dituen proiektu bat.Ikusi gehiago...
Gure kudeaketa eta berrikuntzari eman diogun bultzada aintzatesteko, Quality Innovation Award Euskadi 2020 saria jaso dugu, Ekonomia Zirkularra kategorian. Gure Ekozubia proiektuak, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea handitzeko obretan diseinatu eta egin genuenak, merezi izan du aintzatespen hori, obraren ingurumen inpaktua txikitzeko kontzeptuagatik. Errepideko zirkulaziorako zubi diseinua, modularra, erraz garraiatzeko modukoa, kostu txikikoa, instalazio azkar eta erraza,...Ikusi gehiago...
Badugu Bai Euskarari ziurtagiria. Enpresaren eguneroko jardueran euskararen erabilera normalizatzeko egin dugun ahaleginaren eta hartu dugun konpromisoaren aintzatespena. Bide berri horri ekin diogu, euskararen aldeko apustua gizartean proiektatzen laguntzeko asmoz. Gure komunitatearekiko konpromiso soziala egiaztatzen eta indartzen duen ekimena.Ikusi gehiago...
Gure inbertsio planari jarraipena emanez, eta egindako obren ingurumen jasangarritasuna hobetzearen ildotik, CAT 323 bi hondeamakina katedun eta CAT M322 hondeamakina gurpildun bat sartu ditugu gure makineria parkean. Motor modernoenak dituzte, ingurumen arloko azken eskakizunak betetzen dituztenak. Gainera, teknologiarik berriena eta berritzaileena dute segurtasunari, produktibitateari eta egindako lanaren kalitateari dagokienez. Gure helburuak lortzeko lanean jarraitzen...Ikusi gehiago...
Atzoko jardunaldian Basque Ecodesing Meeting biltzarrean parte hartu zuten gure lankide batzuek. Ekonomia zirkularraren ekodiseinuaren joerei buruzko biltzarra. “20 urteko ekodiseinua Made in Euskadi” erakusketa paraleloan, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea handitzeko ezarritako irtenbide teknikoa aurkeztu dugu. Ingurumen irizpideekin diseinatutako eta eraikitako ekozubia. Lan horri esker, obra honetan neurri handi batean murrizten ari gara eragin akustikoa, bisuala...Ikusi gehiago...