eseu

EHUk Urretxindorra Ikastolaren handitze-lanak bisitatuko ditu

Datorren ostegunean, martxoaren 17an, EHUko Ingenieritza Zibileko Graduko hainbat irakasle eta 42 ikaslek VDA. de Sainz Bilboko Miribilla-San Adrian auzunean egiten ari den Urretxindorra Ikastolako handitze lanak bisitatuko dituzte. Berrikuntza nabarmen honek ahalbidetzen du, gauzatze lanen abiadura azkartzeaz gain, kalitate berme handiago bat izatea.

Vda. de Sainzeko kideak; ikastolako zuzendaria den Mikel Ayesta eta Vda. de Sainzek lan hauek egiteko kontratatu dituzten Arquitectos Arruti, BAT Arquitectura eta DIMArk estructuras en la arquitectura izango dira ikasleei proiektuaren nondik norakoak aurkeztuko dizkietenak.

Egitaraua bi zatitan banatuko da; alde batetik, goizeko hamarretatik aurrera, arlo teknikoei buruzko 20 minutuko azalpena proiektatuko du DIMArk estructuras en la arquitecturako Diego Martín-Saiz arkitektuak. Bestetik, horren ostean, Arquitectos Arruti, BAT Arquitecturaren proiektua den handitze-lanak bisitatuko dituzte.

Konponbide berritzaileak

DIMArk diseinuan eta estrukturen kalkuluan espezializatuta dagoenez, ohituta daude oso irtenbide berritzaileak erabiltzen, eta Urretxindorra Ikastolako lana da horietako bat. Instalazio hau jolastokiaren atzealdean dago, eraikitzear dagoen supermerkatu bat eta ikastola bera bereizten dituelarik.

Lurzatiari ahalik eta probetxu handiena ateratzeko, DIMArk-ek proposatzen du, eraikinaren behe-solairu guztia kirol-pista bat egiteko libratzea, ikasgelak goikaldean utzita.

Antolaketa honek behartzen du, ez-ohiko irtenbide estrukturalak erabiltzea, ikasgelen azpian inongo euskarririk jarri gabe, 44x22m-ko gune bat libre utzirik. Hau horrela izan dadin 22 metrotako argiko zertxaz osatutako estruktura metaliko sendo bat behar da, euren artean 5 metro t’erdiko tartea utzita. Mekano baten gisa torlojatuta planteatzen dira lotura guztiak. Estruktura metalikoaren gaineko forjak  erdi-aurrefabrikatutakoak dira eta plaka hobikari eta prelosa arinekin osatuta daude.

Berrikuntza metodo hau guztiz industrializatua dagoenez, produkzio lanak bizkortzea ahalbidetzen du, aldi berean kalitate berea areagotuz. 4.200m2ko estruktura gutxi gora behera hilabetean gauzatu da.

Urretxindorra Ikastolaren handitze-lanen jatorria

Miribilla eta San Adrian auzoetako bilakaera demografikoa ikusiz, urtez urte geroz eta ikasle kopuru handiagoko eskaria jasotzen dutela nabaritu da; horregatik, hirugarren lerro baten irekiera bat proposatzen da, Vda. de Sainz egiten ari den eraikinaren ondoan.

Kasu honetan, hazkunde demografikoak adin-tarte jakin batzuetan eragiten du bereziki, haur kopuru handi bat haur-eskolan oso arin hasten delarik. Hirugarren lerro hau, pixkanaka gauzatuko den berregituratze bat izango da eta poliki-poliki, maila eta adin tarte guztietara zabalduko da.

2017 urte hasieran amaituko da lehen fasea, handitze-lanen hasiera ahalbidetuko duen gune berri baten eraikuntzan data. Gune honek eraikin zaharrean berregituratu beharreko maila ezberdinen behin-behineko ikasgelak jasoko ditu gune berri honek. Berrantolaketa honek erantzun orokor bat eman nah die beharrizan guztiei.

Eraikinaren antolaketa

Proiektu honek sei kurtsotarako guneak ditu, kurtso bakoitzeko hiru lerro; guztira 18 ikasgelekin. Hauez gain, beste hiru gela beharko dira errefortzurako eta taldeak banatzen direnean egin beharreko ekintzetarako.

Ez da balio anitzeko gelarik egongo; horren ordez, areto bat, antzerki gela bat, musika gela eta plastika gela bat egongo dira eta ikastolaren ustetan, ikasgela hauek, balio anitzeko gela batek dituen ezaugarriak beteko ditu.

Zuzendaritza eta administrazio bulegoak eraikin zaharraren beheko solairuan egongo dira.

Eraikin berri honetan, segurtasuna bermatzeko, irakasleentzako bi gune aurreikusi dira, solairu bakoitzeko bat. Hauetako batean irakasle guztientzako lekua dago, eta horretarako egokitutako gela bat izango da. Lehen solairuko irakasleen gunea aldiz, txikiagoa da eta bertan gurasoen bilerak, koordinazio lana edota lantalde-txikien lanak egin ahal izango dira. Horrela, segurtasuna ziurtatzen da, irakasleak bi solairuetan egongo baitira. Etorkizuneko azpiegiturak solairu bakoitzeko mutur bakoitzean izango ditu zerbitzu hauek.

Etorkizuneko erabiltzaile gazteenentzat oso garrantzitsua izango den zerbait: hainbat jolastoki daude ikastolan. Edifizio berriaren lanak ez du gaur gun dagoen  gunea txikitu, eraikinaren azpian estalitako patio bat baitago. Bai alboko saltoki berriaren azalean eta baita lehen hezkuntzako zentro berriaren gainaldeko estalkian, jolas-lekuak, baratzeak eta lorategiak egongo dira.

Hori dela eta, esan daiteke, ez dela soilik ez dela txikitu gunea, baizik eta lehen hezkuntzako estalkia handitu dela. Azkenik, egungo eraikinean lehen hezkuntza eta abigarren hezkuntzako ikasleek elkarbanatuko duten liburutegi bakar bat aurreikusten da.