eseuen

EHUko ikasleek Santurtziko Residencial Itsasalde obra bisitatzen dute

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ingeniaritza zibilaren Graduko azken ikasturteko ikasleek Residencial Itsasalde obra bisitatu zuten.

Viuda de Sainz-ek Santurtzin eraikitzen ari den eraikin hauetan babes ofizialeko 111 etxebizitza eta tasatutako 80 pisu egongo dira
Ekimena Unibertsitatetik bertatik etorri da, halako dimentsio eta konplexutasuneko obrak gutxi daudela antzeman dutenean. Adibide praktiko gisa Ingenieritza Zibileko ikasleei erakuts dakieken obra kopurua krisia dela eta asko murriztu baita.

“Azken mailako ikasleak izanik, zimendatze, egitura, itxitura, instalazio, geologia, zuinkatzeak… ikuspuntu teorikotik ikusi dituzte. Alderdi guzti hauek Itsasalderen lanean topatuko dituzte eta oso ondo etorriko zaie klasean ikasitakoarekin alderatzeko”, azaldu du Marcos Uriartek, Ingeniaritza Mekanikoko sailaren irakasle, bisitaren kudeatzaile eta etorkizuneko 13 ingeniariak lagunduko dituena.

Adibide praktiko honek balio handia dauka, ikasleek lan merkatuan integratzeko etapari aurre egiten baitiote, EHUko irakasleak azpimarratu duenez.

Horrez gain, Itsasalde proiektua erabateko fasean dago. Eraikitzaileek aurreratu dutenez, sektorearen urbanizazioarekin batera Babes Ofizialeko 111 etxebizitzen eraikina igeltsero eta instalazioen fasean dago eta 80 etxebizitza tasatuen bigarren eraikina zimendatze-egitura fasean.