EHUrekin elkarlanean jarraitzen dugu.
Joan den astean, Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako Ingeniaritza Zibileko graduko ikasle talde handi bat izan zen URA Uraren Euskal Agentziarentzat egiten ari garen lanak ikusten Zallan.
Lekuan bertan egiaztatu ahal izan zituzten Kadagua ibaian, Mimetizen parean, uholdeak galarazteko egiten ari garen proiektuan aplikatutako eraikuntza teknikak eta aurrerapenak.
Enpresaren eta unibertsitatearen arteko lankidetza jarduera, Viuda de Sainzen sustatzen duguna etorkizuneko ingeniariak prestatzen laguntzeko, eta gure erantzukizun sozial korporatiboaren parte dena.