Vda. de Sainz-eko telekomunikazio ingeniaria den Rafa Uríak, Bilboko Emilio Capuzano-ko telekomunikazio eta informatikako goi-mailako zikloko hamar ikasle ingururi, Vda. de Sainz Santurtziko Itsasalde RI etxebizitza gunean eraikitzen ari den babes ofizialeko etxebizitzen multzoa erakutsi zien.
Maiatzaren 27an eginiko bisita hau, CIFP Emilio Campuzanoko ikasleen bigarrena izan zen eta ikasleek babes ofizialeko etxebizitzen eta etxebizitza tasatuen arteko ezberdintasunak ikusteko aukerak izan zituzten.
Lehendabizi, Uriak, babes ofizialeko etxeen garajean dauden, eta dagoeneko oso aurreratuta dauden Telekomunikazio Barne Esparrua erakutsi zizkien ikasleei.
Ondoren, azken solairuraino igo ziren eta bertan telebistaren banaketa sistemak, zuntz optikoa, bideo-atezain banatzaileak, eta abar ikusteko.
Gero, etxebizitza bat barnetik ikusi zuten eta bukatzeko, babes ofizialeko etxeen eta etxebizitza tasatuen telekomunikazio barne esparruak alderatzeko aukera izan zuten. Ikasleekin batera, Pedro Calleja irakaslea izan zen bisitan eta bai berak eta baita ikasleek ere euren esker ona adierazi zuten ikasgelan ikasitakoa, benetan ikusi ahal izan zutelako.
Vda. de Sainz, hezkuntza sustatuz
Hilaren 27koa, CIFPkoek Itsasalde bisitatzeko bigarren aukera izan zen. Lehenbiziko bisitan izan zirenak, Etxegintza-proiektuen zikloko ikasleak izan ziren eta bertan lan hauen arduradunak direnen azalpenak jarraitzeko aukera izan zuten, euren ikasketetarako eta etorkizunerako interesgarria eta erabilgarria zen informazioa jaso zuten.
Nerea Romero irakasleak adierazi zuen bezala, “bere konplexutasun arkiteknikoagatik oso konplexua den proiektua da, besteak beste, lurraren mugimenduak, zimenduak, lanen garapena, bukatutako instalazioak eta abar ikusi ahal izan ditugu”, eta gainera “oso ongi datorkigun zerbait da hau, ikasleek teoria praktikan ikusi eta metodologia hobeto ulertzeko aukera izaten dutelako”.
Romerok gaineratu zuen, oso eskertuta zegoela, Vda. de Sainz-ek eskainitako aukera ederrarengatik, eta bere aldetik, Vda. de Sainz-ek ere asko eskertzen du, bere ezagutza elkarbanatzeko aukera izateagatik.
Etxebizitza tasatuak, aukera bakarra
Etorkizuneko etxebizitzak, diseinu abangoardista daukate, energetikoki eraginkorrak dira, banaketa funtzional bat dute, eta hobekuntza bat edo beste dute, esaterako, sukaldeetako gidaridun ateekin.
Horrez gain, horman sartutako armairuak dituzte logela handienek, erradiadoreak komunek, punta-puntako markadun gailuez hornitutako sukaldeak eta diseinuko txorrotak.
Erdialdean dagoen etxebizitza gune pribilegiatu bat da Itsasalde, Serantes parketik gertu dagoena, Sardineraren etorbidearen parean, Abra alderako bista ederrekin, eta oso ongi komunikatuta, autopista, Bizkaibus eta Metroarekin.
Garrantzitsuena, etxea norberaren neurrira eta gustura atontzeko aukera dagoela, hiru moduren artean hautaketa eginez: Vintage, klasikoa eta modernoa.
Baldintza ekonomikoei dagokienez, tasatutako etxebizitzak erosi nahi dituztenek, 2013 urteko errenta aitorpenean 12 eta 50 mila euroko irabaziak izan behar zituzten, eta 70.000 euroko deskontuak lor daitezke.
Azken batean, etxe modernoak eta ekodiseinuzkoak dira, eta honen bitartez, Vda. de Sainzek bere konpromisoa adierazi nahi du, bai ingurumenarekin eta baita berrikuntzarekin ere.
Zentzu honetan, Vda. de Sainz-ek ingurumenarekiko duen konpromisoa azaltzen du, eta gainera, Itsasaldeko etxebizitza tasatuen kasuan argi ikusten da, ez duela soilik ingurumena errespetatzeko esfortzua egiten, baizik eta ahal den neurrian, hobetu egin nahi duela.