eseu

Etxebizitza jasangarria energia-ihesik gabe

Gehiegizko gastua eteteko asmoz gure etxebizitzen eraginkortasun energetikoa optimizatzea uste baino errazagoa da. Poltsikoa hustu gabe gure kontsumoa zentzuzkoagoa izan dadin neurriak hartzea gure esku dago.

Etxean eraginkortasun energetikoa errentagarria izan dadin egin daitezkeen ekintza gehienek ez dute inolako inbertsiorik behar, beharrezkoa den gauza bakarra zera da, sen ona erabiltzea ohitura aldaketan oinarritutako usadio batzuk barneratzeko. Gomendio honi kasu egiten badiogu urteko 1.000 euro baino gehiago aurrez ditzakegu.
Neurririk eraginkorrenak neguan beroa xahutu eta galtzen ekiditera bideratuak daude, baita udan gure etxeetan sar ez dadin ere. Energia naturala baliatzea ere ez dago soberan.
Gure etxearen isolamendua hobetzea da gauzatu beharreko hasierako neurrietako bat, ateak egoki zigilatu behako ditugu neguan bero-ihesak saihesteko. Ohitura honek beroketan inbertsioa %40an murrizten du neguan. Horrez gain udan beharrezkoa den hozketa urritzen du.
Kontsumo energetikoaren erdia beroketari dagokio. Horregatik ezinbestekoa da beroketa eta hozketa gailu eraginkorrak erabiltzea.
Berogailu elektrikoak edo erresistentzia elektrikoaren konbektoreak baditugu, A maila edo gehiagoko bero ponpez ordezkatzea da gomendioa. Kontsumitutako orduko kW elektriko bakoitzeko, orduko 3 edo 4 kW termiko emango dizkigute.
Berogailu eta/edo ur bero zentrala izanez gero, komunitateari banakako kontagailuak edo kontsumo gastua balioesten duten gailuak jartzen proposatzea gomendagarria da. 2016an derrigorrezkoa izango den neurriari aurre hartzeaz gain, bakoitzak kontsumitzen duenarengatik ordaintzeak eraginkorragoak izatera eramango gaitu.
Etxean ez baditugu eremuka termostatoak jarrita, erradiadoreetan giltza termostatikoak jarri beharko genituzke. Merkeak dira eta modu autonomiko eta independentean gela bakoitzeko tenperatura erregulatu ahal izango dugu, honela nahi dugun tenperaturara iristerakoan erradiadorea itzaliko dugu. Neguan gradu bat igotzeak kontsumoa %7an handitu dezake.
Etxebizitza zaharberritzen badugu, kanpoko hormetan isolamendu ona jartzea komeniko litzateke (eta sabaietan baita azken solairua baldin bada). Horrez gain leiho zaharrak aldatu igorpen bajuko beira bikoitz eta PVC markoengatik. Inbertsioa handia izan daitekeen arren, urte gutxitan amortizatuko da. Errentagarria izango da kristal bikoitzek eta leiho eta ateetan jarritako zirritu-zintek, kontsumoa %5 eta %10 artean murrizten baitute eta bero galerak saihesten baitituzte.
Pertsianen kaxak isolatzea gomendagarria da ere beraien barruan kortxo xafla finak, apar autoitsaskorra, poliespana edo isolatzen duen beste edozein materiala sartuz eta paretetan itsatsiz. Honela beroa ihes egitea eta kaletik hotza sartzea ekidingo dugu (udan alderantziz).
Etxetresna elektrikoen kapitulua garrantzitsua da ere. Erosterakoan A mailakoa edo gehiagokoa izatea hobe da. Batez ere hozkailuari dagokionez, asko gastatzen duelako 24 orduak piztuta egoten baita. Adibidez: A+++ mailako hozkailu batek, maila ertaineko batek baino %70 gutxiago kontsumitzen du.
Ez legoke batere gaizki bonbillla goriak eta halogenoak, LED motakoengatik ordezkatzea. Argiztapenaren kontsumo elektrikoan %80 eta %90 artean aurreztuko dugu. Horrez gain LEDen bizitza askoz luzeagoa da (lehenengoak baino 30 aldiz gehiago eta bigarrenak baino 15 aldiz gehiago), berehala pizten dira eta bermea izan ohi dute.