Urdulizko Alfredo Espinosa Erietxeak Bizkaiko Osasuna bigundu eta milaka erabiltzailez arduratuko da Gurutzetako osasun zentroko pilaketa gutxituz. 170.000 pertsona inguru, Uribe Kosta osasun eskualdeko bizilagunak, joango dira etorkizunean zentro onetara eta 800 profesionalek emango diete arreta.
Gainera, Bizkaiko eskualdearentzat erreferentziazko zentrua izango da espezialitate gehienetarako.
Uribe da Euskadi osoan eskualde ospitale batetara bide zuzena ez duen eskualde bakarra, bertako bizilagunak Gurutzeta edo Basurtoko ospitaletara mugitzera behartuak direlarik. Eskualde ospitalearen gauzatzea Administrazio publikoaren eta erabiltzaileen nahia da, egi bihurtzeko puntuan dagoena. Vda. De Sainzek lan honetan parte hartuko du Osteiko sektoretik ospitalera sarrera bat eraikiz.
Urdulizko Alfredo Espinosa Erietxearen lehen urteko, 2016ko udara eta gerorako programatua, aurreikuspenak 11.500 sarrera, 45.000 osasun larrialdi eta 7.000 ebakuntza, programatuak eta larrialdikoak, 200.000 kanpo kontsulta eta 152.000 kontsulta espezializatu espero dira.
Modu honetan, Gurutzetako aktibitatea arindu eta zentro honetan zaindutako gaixoak gutxituko dira, honekin gaixoei arreta hobetzea baimenduko da.
Ezkerraldeko zentrora eramango diren gaixoak hirugarren mailako arreta behar dutenak izango dira: bihotzeko ebakuntza edo neurokirurgia, iturri ofizialek diotenaren arabera, egungo situazioaren guztizko hoberako aldaketa izango da.
Uribeko ospitalea martxan jartzearekin, Gurutzetako Ospitaleko aktibitatea %20an jaitsiko da. Barakaldoko zentroak, Uribeko eskualdeak duen osasun eskaeraren %92a jasotzen duenak, bere barne antolakuntza aldatu ahal izango du, eskakizunen arabera. Espazioak askatzean, berrantolaketarako beharkizunak aztertuko dira beharrezko izanez gero, diote Administraziotik. Honek, zentroak eta bere profesionalen eskakizunen arabera, funtzio berriak sartzea baimenduko luke.
Osasun instalakuntza berrien eraikitzeak 78 milioi euroko inbertsioa suposatzen du. Aurrekontu honekin Amaren eta Haurraren osasunerako bloke berri bat egingo da, 2016rako prest egongo dena.
Ospitale berriak, diagnosirako eta terapietarako azkeneko teknologiak izango dituena, ospitaleratze 6 unitate izango ditu: 1952 ohe, eguneko mediku ospitalea (14 ohe), eguneko ebakuntza ospitalea (2 kirofano 10 oherekin), Ebakuntza bloke bat (6 kirofanorekin), Anestesia Ondorengo Bizkortze Unitatea, Arreta Intentsiboko Unitatea, Kanpo kontsultak (50 lokal), larrialdiak (12 box), Erradiologia, Hemodinamika eta Hemodialisia. Etxeko ospitalizazioa ere eskainiko du, sarrera gabeko ebakuntzak, egonaldi motzeko unitatea eta laborategia.
Osasun zentroa bi bloke zentralez osatua egongo da, 3 eta 4 mailako altuerakoak, 5 mailako dorre baten bidez elkartuak. Eraikuntzek120 metroko luzera izango dute, 36.700metro karratuko azalera izanik. 216 ohe izango ditu eta 6 ospitalizazio unitate, eguneko mediko ospitalea, eguneko ebakuntza ospitalea, 8 kirofano, UCI bat, 50 lokal inguru kanpo kontsulta eta Larrialdietarako, Erradiologia, Onkologia, Hemodinamika eta Hemodialisia.
800 profesional izango dira bertan, osasun langile eta beste zerbitzuetako langileen artean. Langile hauetako askok Gurutzetatik Uribe Kostara aldatzeko aukera izango dute.
Laburbilduz, arreta modu berri bat eskainiko du, ebazpen handiko arreta anbulatorioa, koordinazio handiena eta arreta maila ezberdinen arteko konexioa izango ditu, ohiko ospitalizaziorako alternatibak eta abangoardiako teknologia diagnostiko eta tratamenduetarako.