Gure kudeaketa eta berrikuntzari eman diogun bultzada aintzatesteko, Quality Innovation Award Euskadi 2020 saria jaso dugu, Ekonomia Zirkularra kategorian.
Gure Ekozubia proiektuak, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea handitzeko obretan diseinatu eta egin genuenak, merezi izan du aintzatespen hori, obraren ingurumen inpaktua txikitzeko kontzeptuagatik. Errepideko zirkulaziorako zubi diseinua, modularra, erraz garraiatzeko modukoa, kostu txikikoa, instalazio azkar eta erraza, desmuntagarria eta hondakinik sortu gabe berrerabiltzen dena.
Gure I+G+B sailaren proiektua, egindako obren ingurumen jasangarritasuna hobetzeko GJHekin dugun konpromisoarekin bat datorrena.
Esteka honetan ikus dezakezue kokatze bideoa.