Hotza gorabehera, atzo goiz interesgarria izan genuen Orozkon Fribasaren instalazioak handitzeko proiektuaren obretan.
Gehilanek Muskizen emandako enkofratu eta ferralla ikastaroko 17 ikasle izan genituen bisitan. Obrako ibilbidean zehar, eta gure arduradun Javier Garcíak gidatuta, nabe berriaren zimenduen enkofratuan orain arte egindako lanak bertatik bertara ikusi ahal izan zituzten. Ikasten ari diren espezialitateari buruzko klase praktikoa.
Guretzat poztasun handia da eraikuntzako etorkizuneko langileen lanbide-heziketako zentroekin lankidetzan jarraitzea, gure erantzukizun sozial korporatiboaren parte baita.