Emilio Campuzano LHIIko ikasle eta irakasleek ikasgelan landutakoa bertatik bertara ikusteko aukeraz gozatzeaz gain, eremu profesionalean erabiltzen den lengoaia teknikoa ezagutzeko aukera ere izan zuten Getxon egongo den Bilboko itsas terminal berriaren lanetan
Urriaren 17an, Eraikuntza Proiektuak Goi Mailako Hezkuntza Zikloko irakaslegoa eta hogeita hamar ikasle inguruk Vda. de Sainz eraikitzen ari den Bilboko portuko trasatlantikoen itsas terminal berria bisitatu zuten.
Ordubeteko bisitaren ondoren, Getxora gerturatu ziren kideek, Javier Taboada, Obra-taldeko burua; Javier González, obrako arduraduna, eta Andrea Sainz, produkzio arduraduna eta Vda. de Sainzeko langileak eskertu zituzten hain esanguratsua den obra bat bisitatzeaz gain, dimentsio honetako proiektu baten nondik norakoak ulertzeko azalpenak eskaintzeagatik.
Bisita honen aurretik, Euskal Herriko Unibertsitateko ingeniaritza zibileko ikasleena izan zen. Unibertsitateko irakasle eta ikasleek aho-batez berretsi zuten horrelako ekimenak asko laguntzen dutela ikasgelan ikasitakoa ulertzeko eta maila profesionaleko lengoaia teknikoa ikasten joateko.
Bi ekintza hauek, Vda. de Sainzek abian jarritako irakaskuntza politikaren parte dira, bere lanak ikasleei gerturatu eta enpresaren gardentasuna sustatzeko.