eseuen

Goi mailan egon nahi duen kirola eta lurraldearen oparotasuna sustatuz

Ildo bi dira, zeharkakoak eta elkarri elikatzen diotela: alde batetik bizkaitar kirol erakundeei eskaintzen zaien babes ekonomikoa, haiek goi mailara hel daitezen eta, bestetik, erakundeen arteko laguntza koordinatua Bizkaiko sustapen ekonomikorako.

Vda. de Sainz-ek aspalditik bultzatu du estrategia bikoitza Bizkaialderekin batera. Fundazio hau Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenari esker duela 16 urte jaio zen, goi mailako bizkaitar klubek behar zuten euskarri eraginkorra izan zezaten, mailarik altuenean haien parte hartzea indartzeko eta bermatzeko xedez.

Euren baliabideekin goi mailan ari diren bizkaitar klubek osatzen dute Bizkaialde, hau da, “Bizkaitar Elitea” eskuratu dutenak eta lurraldeko erreferentzialtasuna baliabide ekonomikoen ezagatik gal dezaketena.

Klub hauetako taldeek urtero premia bera daukate: denboraldia behar den moduan amaitu ahal izateko instituzioen eta babes pribatuaren laguntza.

Etengabeko laguntza

?Eta hona hemen Vda. de Sainzen filosofiaren garrantzia, hamarkadetan etengabeko jardunean eta laguntza altruistaren bitartez, bere sustraia den eraikuntzarekin bat eginez.

Bizkaiko gizartean gorabehera ekonomikoen eragina nozitzen duen inongo sektorerik baztertu barik, ahaleginak egiten ditu euren zalegoarengatik edota euren helburu utopikoengatik kanpoko laguntza behar dutenekin bat egiten du.

Eta arestian aipaturiko sektoreek ongizatean, hezkuntzan edo kirolean ahalik eta estutasun gutxien sufri dezaten, laguntzak bata bestearen atzetik pilatzen ditu: Gora Bilbao bertako futbol talde batetik, errekurtsorik gabeko adinekoen osasuna zaintzen duen Miranda Fundaziora eta, tartean, etorkizuneko profesionalak hezten dituzten ikastetxeak (CIFP Emilio Campuzano Bilbokoa edota EHU) Ekarpen hauek Bizkaiko sustapena indartzen dute.