eseu

Gure gizarteko sektore ahulenen alde lanean

Gardentasuna, bertako enpresa txikiarentzat sustengua eta gizartearen aldeko konpromisoa. Hauek dira Vda. de Sainz-en Gizarte ardura korporatiboaren hiru gakoak. Oraingo honetan, BIzkaia Bizkaialde Fundazioarekin elkarlanean antolatutako “Emakumeen deiera duten gaixotasunak” jardunaldira gonbidatzen zaituztegu.

Datorren maiatzaren 28an, Emakumeen Osasunaren ALdeko Nazioarteko Ekintza Eguna da eta horren harira, datorren maiatzaren 26an, ostegunean, arratsaldeko 18:00etan, Errekalde Aretoan (Errekalde Zumardia, 30, Bilbao, Bizkaia) hitzaldi bat antolatuko da.

Toscana Viar, farmazialari, nutrizionista eta coach-ak, Nazioarteko Olinpiar Batzordeko kidea ere badenak eskainiko du hitzaldia. The Health Company-k norbere burua zaintzen denean, gozamenez egitearen alde egiten du, tratamendu bakoitza bezero bakoitzari egokitzen zaoilarik. Bertan, osasunaren kontzeptua berrezagutzeaz gain, bizi-kalitatea hobetzeko gakoak ere emango dira, giro goxo eta lasai batean.

The Health Company-ren filosofia, normalean emakumeek pairatzen dituzten, eta normalean, behar besteko garrantzia ematen ez zaien gaixotasunei zuzenduta dago. Horregatik, hitzordu honek balioko du, batik bat, emakumeen osasunaren inguruan kontzientziatzeko.

Vda. de Sainz ez dago arazo honetatik at, eta horrexegatik, besteak beste, Bizkaialde bezalako erakundeekin kolaboratzen du, gizarte osasungarriago baten alde elkarlanean.