Bilboko Emilio Campuzano Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua bisitatuko du, bertan bere formakuntza teorikoa egiaztatzeko. Berriro ere, gure experientzia eta adituak profesional berrien eskura jartzen ditugu; etorkizuneko belaunaldiekin konpromezua hartuz.
Hurrengo hilabetean, urrian, Bilboko Emilio Campuzano Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuako Eraikuntzako Goi Graduko ikasleak, Viuda de Sainzek Santurtziko portu aurrean altxatzen ari den Itsasalde Bizitegia bisitatuko du.
Gure enpresak lehengo 2014/15 kurtsoan EHU/UPV rekin Ingeniaritza Zibileko Gradurako martxan jarritako jokabideak sendotzen ditu, berarekin, modu altruistan, obra zibileko eta eraikuntzako etorkizuneko profesionalen formakuntzara bere instalazio, proiektu eta esperientzia eskeintzen ditu, baita bere profesionalen know how-a ere.
EHU/UPV rekin elkarlanean
Pasa dan maiatzean, UPV/EHU-ko Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza tekniko eskolako Ingeniaritza Zibileko Graduko ikasleak Viuda de Sainz Santurtzin eraikitzen ari den Itsasalde Bizitegia bisitatu zuten, 111 BOE etxebizitzaz eta 80 etxebizitza tasatuz osatutakoa.
Ekimen hau – 15/16 kurtsoan jarraipena izango duena Emilio Campuzano BHIko ikasleekin eta hilabete geroago EHU/UPVrekin Urbiko zubiaren berreraikitzean – Unibertsitatean sortu zen, honek ikusi zuen tamaina ontako lanak ez direla ugari eta bere Graduko azken mailako ikasleei erakuztea merezi zuela.
“Azken urteko ikasleak izanik, zimendatze, egitura, itxitura, instalakuntza, geologia, … inguruko teoría ezagutzen dute, atal guzti hauek CItsasaldeko lanean agertzen dira eta hau oso ondo datorkie ikasgelan ikusitakoa egiaztatzeko” argitu zuen Marcos Uriartek, Ingeniaritza mekanikoko departamentuko irakasle, bisitaren kudeatzaile eta etorkizuneko hamairu ingeniariekin visitan egon zena.
Balio handiko adibide praktikoa izan zen, ikasleak lan mundurako pausua emateko puntuan bait zauden, EHU/UPVko irakasleak adierazi zuenez.
Bisitaren bideoa:
Elkarlan berri bat
Bilboko Emilio Campuzano BHIaren jatorria Arte eta Lanbide Eskolan dago, Pablo Alzola Jaunaren ekimenez eta Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udalaren laguntzaz, 1879ko Otsailaren 10an inauguratu zen.
Arte eta Lanbideen Eskola aintzinako San Andres Ikastetxean ezarri zen, gaur egun Euskal Museoaren egitza dena, eta bertan egon zen 1910-10 kurtsoan Atxuriko Santuen Hospitalera aldatu zen arte, momento horretan Hospitala Basutura aldatzeagatik hutsik zegoena.
Hasierako irakasgaiei (Aritmetika, Geometria, Marrazketa Lineala eta Irudiena,…) Arte eta Lanbideen berezko beste batzuk batu zitzaizkien, alor eta maila desberdinetakoak: Marrazketa Industriala, Modelatze eta Tailak, Doiketa, Makina-Tresna, Zurgintza, Topografia, Merkataritza Irakaskuntza, …
1902-03 urtean Langileburu atala inauguratu zen eta 1907-8an Ingeles Hizkuntzako irakaskuntza, gaueko ordutegian. 1932an Lan eta Arte eta Langintza Eskola bihurtu zen, 1938an Bizkaiko Foru Aldundiak Etxebarrin zuen eraikuntzara aldatuz. Bilboko Arte Grafikoetako enpresari batzuen ekimenez, 1954an Arte Grafikoetako Departamentua sortu zen, Grijelmo familiaren ekarpen tekniko eta ekonomikoa da azpimarragai.
Kalitatearekin Konpromezua
Hiribilduko zentrurik zaharrenetariko bat izanik, Campuzano BHIk Hezkuntza eta Aurrerapenarekin konpromezua du, Formakuntza eta Lan Munduaren artean zubi bezala jokatuz. Buruzagitza aktibo eta berritzailea izan da, Guztizko Kalitatearen Kudeaketa Ereduan sartua eta Etengabeko Hobetzeko grinaz, Erakundeari balioaniztasun eta lehiakortasuna eman dio, baita Lan Hezkuntzako hiru subsistemetan baliozko konponbideak eskeintzeko malgutasun eta ikuspuntu zabalera ere.