eseuen

Ibaizabal-Nerbioi ibaiaren berbideratzeak naturaren indarrari aurre egin dio

Ez dugu oroitzapen amankomunaren ur sakonetan arrantzatu behar Bizkaiak bizi izan zuen ezbehar naturalik handiena gogoratzeko. 1983ko abuztuaren 26ko egunsentian, Bizkaiko ibaiek erreka bazterreko lohiak eta baita euskal egonkortasuna ere astindu zituzten.

Data horrek politika hidraulikoari dagokionez oraina eta geroa finkatu zituen. Ibaiaren eta bere azpiegituren presioa arintzeko ingeniaritza proiektu sendo eta sofistikatuak martxan jarri ziren lasaitasun maila bat finkatuz.
1983ko abuztuaren 26tik 27rako gaua, edizio berri baten aurrea dagoen Aste Nagusia amaitzear zegoela, izugarria izan zen. Erriberako merkatua txikituta eta lohiaz beteta geratu zen egun batetik bestera, jaigunean zeuden txoznak burdin nahaspila bihurtu ziren, Marijaia Areatzako kioskoaren kontra zapalduta geratu zen. Jaiaren amaierak errekuperazioaren hasieraren marka jarri zuen, mentalitate berrien gainean oinarrituta.
Faktore meteorologiko batzuen batzeak ibaiek gainezka egitea ekarri zuen, errepideak moztu behar izan ziren eta Bizkaiko parte handi bat ilunpean eta telefonorik gabe egon zen bere ibai eta ibaiadarren jokamoldearen zain.
Euskadiko ehun herri baino gehiago gune katastrofiko izendatu zituzten; ibaiaren igoerak hamarnaka bizi eraman zituen, bost desagertu eta 1.200 milioi euroko kalte materialak.
Abuztuaren 26aren ondotik suhiltzaile, polizia, armada eta egunero laguntzeko eskaintzen ziren ehunka boluntarioen eginkizun nagusiena erreskate lanak izan ziren. Denetara 6.000 pertsona inguruk parte hartu zuten Bizkaian erreskate lanetan eta beraiei esker ez zen hildakoen kopurua handitu. Bizkaitarren eskuzabaltasuna probatu zen eta azterketa notarekin gainditu zuten, hori izan zen irakurketarik baikorrena. Baina beste froga zegoen gainditzeko, beraz ezbeharra ekiditea eta baliabide teknikoen bitartez naturaren indarrari aurre egitea izan ziren hortik aurrera helbururik nagusienak.
Nerbioi-Ibaizabal
Itsasgorak erauntsiarekin bat gin zuenean, Ibaizabalek bost metro arte gainezka egin zuen Bizkaiko zenbait tokitan. Hemen, Galdakaoko eta Basauriko biztanleek uholdeen ondorio suntsitzaileak sufritu zituzten.
Euskal orografiaren berezko kasuistika eta gizakiaren ekintza kontutan hartuta eta ibaien igoeraren fenomenoari aurre egiteko, Uraren Euskal Agentzia, URA, lanean hasi zen neurri ez estrukturalak (uholdetasun graduaren araberako erabileren antolakuntza, informazio hidrologikoaren sistemak eta alerta goiztiarra, babes zibileko neurriak eta abar) eta egiturazko neurriak konbinatzen zituzten politikak zehazten, arriskuan zeuden hirigune finkatuetan soilik.
Bere helburua betetzeko, agindutako lanetan adituak diren enpresak ditu, horien artean Vda. De Sainz dagoelarik, Nerbioi-Ibaizabal ibaiaren bideratzearen proiektu gaurkotuaren lanak, Basauri-Galdakao tartean Lehenengo Fasea amaituta.
Orain Nerbioi-Ibaizabal oztopatzailea Bolueta-Urbi tartea Bigarren Fasea, egiten dabilena.
Urbi-Bengoetxe tartean Ibaizabal eta Nerbioi ibaiak berbideratzeko aktuazio berriek 1.570 metroko luzeran eragina dute eta 6.578.093,66 euroko aurrekontua daukate; lanak bururzeko epea 20 hilabetekoa da.
Ibaizabal eta Nerbioi ibaiek une larrietan erakutsi dute daukaten eskasi hidraulikoa, bere bazterrak partzialki okupatuak izan baitira eta ibaia mehartua izan baita.
Vda. De Sainzek Nerbioi-Ibaizabal eskualde bizkaitarrean aurrera daraman proiektua uneko hirigintza beharrei erantzuna ematen saiatzen da; behar hauek halere ez zuten ibaiaren jarrera naturala aurreikusi eta ondorioz eskualdean uholdeak ugariak izan dira. Berbideratzearen proiektu honek modu nabarian gutxitu nahi ditu arrisku hauek.
Proiektua martxan jarri aurretik, Administrazio Hidraulikoak egindako ikerketak eta lanak burutu dira. Udal ezberdinek jasotako informazioa kontutan hartu izan da baita ibai bietako bazterretan dauden enpresek jaso dutena eta egindako ikerketa topografiko eta geo-teknikoetatik ondorioztatutakoa ere. Era berean ibaiaren ubidearen egungo egoeraren ikerketa hidraulikoa egin zen, bere isurbide gaitasuna zehazteko eta ur-xaflengan noizbehinkako oztopoek duten eragina kuantifikatzeko.
Ikerketaren emaitzen ondorioz, egin behar ziren aktuazioak hiru fase desberdinetan banatu ziren (Bolueta-Urbi tartea, Urbi-Bengoetxe tartea eta Bengoetxe-Plazakoetxe tartea). Bigarren fasean Ibaizabal ibaiaren berbideratzean Urbiren presatik Bengoetxeren presara hurrengo aktuazioak aurreikusi dira:
• Firestone zubia aldatzea.
Firestone zubiak alboko estriboetan sostengatzen den hormigoi armatuko oholtza bat dauka eta ibaiaren erdian kokatzen den zutabe bat. Zubi hau beste batengatik trukatuko da. Azken hau bao bakarrekoa izango da, zuzentzaile kurboa duten artesako bi habez osatua eta 41,10 metroko luzeraduna.
• Urbiko zubiaren trukaketa.
Urbi zubiak ibaiaren erdian bi zutabe ditu gaur egun, korrontearen zentzuarekin bat ez datozenak eta urarentzako oztopo nabaria direnak. Ibaiaren zentzuan paraleloki bi zutabedun zubia ezarriko da, artesa habeek eratutako hiru baorekin.
• Urbiko presa botatzea.
Altuera txikiagoa duen batengatik ordezkatuko da Bengoetxeko presaren beheko aldean eta tartearen amaieran beste presa bat eraikitzea aurreikusi da.
• Ingurumen birmoldaketa.
Aurretik zeuden bideak, pasabideak eta eragina jaso dezaketen zerbitzu guztiak berrezartzea eta oro har behar diren sarrera eta lan osagarri guztiak egitea proiektuaren barruan daude, funtzio hidrauliko nagusia bermatzeaz gain lurraldearen antolakuntzan eta ingurumen eragina gutxitzeko beharrezkoak baitira.
Azkenik landaretza berriro ezartzeko neurriak sartu dira, ezinbestekoa da hau lanek eragindako kalteak gutxitzeko. Landaretza berriro ezartzearen helburuak ugariak eta era askotakoak dira: paisaiari dagokionez lana inguruarekin integratzea, lanak egindakoan kaltetu diren lurrak berreskuratzea, ezpondak egonkortzea, gogokoak ez diren bistak gordetzea, landaredia berrezartzea, ingurua moldatzea eta hobetzea, itzala eta hezetasunaren eta tenperaturaren erregulazio mikroklimatikoa ibaiaren inguruan lortzea.
Nerbioiaren ibilbidea Laudion
Uraren Euskal Agentziak-URAk eta Laudioko gobernu taldeak, Nerbioiaren berbideratzeari ekin diote. Honen bidez segurtasun hidraulikoa handituko da, herriari maiz eragiten dioten etorbideetan.
Uholdeen kudeaketari dagokionez, Laudion egingo den berbideratzearen proiektua, EAEko garrantzitsuenetako bat da. Uholdeen arriskua aztertu eta kudeatzeko 2007ko Europar Zuzentaraua betez, URAk (beste administrazioekin batera) Uholdeen Arriskurako Aurreko Ebaluaketa “EPRI”, aurrera eraman zuen, uholdeak jasotzeko arrisku handiena zuten inguruak finkatuz. Hau da, gertakari hauek jasotzeko aukera handiagoa duten eskualdeak eta pertsona, ondasun eta azpiegiturengan eragin handienak izan ditzaketenak.
Azterketa honi esker uholdeenganako gure eskualdeak duen ahulezia baieztatu zen. EAEn arrisku handiagoa duten 100 eremuak zehaztu ziren, batez ere Kantauri isurialdean kokatzen direnak. Adibide moduan: Etorkizunean lana jasoko duen Nerbioi ingurua Laudiotik pasatzerakoan, aipatutako Euskadiko ehun horietako ARPSIS bat da (Uholdeak jasotzeko balizko arrisku nabaria duten eremuak). Gainontzeko ARPSISekin batera Laudiok ere 2015ean Uholdeen Arrisku zehatzaren kudeaketa plana izango du, uholdeen aurrean segurtasuna handitzeko behar diren neurri guztiak edukiko dituena. Neurri hauek hala egiturazko ekintzak (etorkizunean egingo den berbideraketa) nola ez egiturazkoak, lurraldearen antolaketari edo hiritarrei garaiz ohartarazteari dagozkionak.
Getxon uholdeen babeserako lanek aurrera darraite, kasu honetan Gobela ibaian.
Proiektuak uholdeen aurrean segurtasuna bereziki handituko du Gobela ibaiko Errekagane tartean, Cristóbal Valdés kaletik Leioako etorbidearen zubirarte. Hobekuntza hau ibaian gorago zabalduko da, Etxezuri Larrañazubi aurreko tartera.
Gobela ibaiaren bidea zabalduko da (egungo bidearen sekzio hidraulikoa bikoiztuko da), uraren zirkulaziorako oztopoak direnak ordeztu edo aldatuko dira –zubiak, bidegurutzeak- guzti honek proiektuaren hirugarren atalarengan eragina dauka eta 14 milioi euroko aurrekontua dauka, 30 hilabeteko epearekin.
Iñigo Ansola, URAren zuzendari orokorrak azpimarratu zuen bezala, “Errekaganen –eta ibaian gora- uholdeen aurrean babesa modu nabarian handitzea eta baita Getxoko biztanleen segurtasuna bermatzea ere” dira egin behar den aktuazioaren helbururik nagusienak.
Ikerketa hidraulikoek frogatu dute eta gogoratzen digute, uholdea aurreko urtekoak baino zertxobait handiagoa izango balitz -2008ko ekainean hurbil ibili zen moduan, Errekagane kalean indarrez sar zitekeena- kalte material handiak sortuko lituzkeela eremu honetan. Uretan gora uholdearen ondorioak larriagoak izango lirateke eta ondorioz lan hau egitea behar beharrezkoa da.