Atzo amaitu zen Bilbon egin zen ISWA 2019 biltzarra. Obra berriak egitean material birziklatuak erabiltzen dugun esperientzia azaldu dugu bertan.
Lau eguneko bilera Euskalduna Jauregian, mundu mailako hondakin solidoen kudeaketari buruzko esperientziak bateratzeko. 70 herrialdetako 1.200 aditu baino gehiago bildu dira sei gai nagusi jorratzeko: hiri jasangarriak, hondakinak kudeatzeko teknologiak, berrikuntza digitala, klima aldaketa, berrikuntza soziala eta itsasoko zaborra.
Gure gizartean oso ohikoak diren eta berehalako arreta behar duten arazoak horiek.