Madrileko Nebrija Unibertsitateko Arkitektura Fakultateko ikasleek, gure enpresa Santurtzin eraikitzen ari den Itsasalde bizitegi-gunea bisitatu du.
Madrilen dagoen Nebrijako Arkitektura Eskolako eta Goi Eskola Politeknikoko Arkitekturaren oinarrien graduko Instalazioak ikasgaiko ikasleek azaroaren 9an Itsasaldeko bizitegi-guneko VPT Premium (tasatutako premium etxebizitzak)-ak bisitatu zituzten. Horietako 111 Babes Ofizialeko Etxebizitzak dira, dagoeneko amaituta daude euren jabeei giltzak emateko prest.
Etorkizuneko arkitektoak Fernando Atares del Cura irakaslearekin batera etorri ziren. Irakasleak berak azaldu zuen lez “lehen lauhilabetean, etxebizitzen instalazioak ikasten ari gara, besteak beste, elektrizitatea, aireztatzea, isolamendua, eta abar. Hori dela eta, Itsasalde bizitegi-guneko lanen egoera aurreratu hau bisitatzea aukera ona dela iruditu zitzaigun”.
Proiektu honen konplexutasuna izan zen Santurtzi bisitatzeko beste aitzakietako bat, onartu zuen irakasleak. Ibilbidean zehar, irakasleek interes handia erakutsi zuten instalazioen osotasunean, eta oso asebetetuta geratu ziren ikasgeletan ikasitakoak in situ ikusteko aukerarekin.
Irakaskuntza eta gardentasunarekin konpromisoa
Ekintza hau Vda. de Sainz-ek gardentasunarekiko hartutako konpromisoarekin bat dator, baita Unibertsitateetekin zubi bat eraikitzearekin. Horrela, irakasleei euren lana erraztuko zaie ikasgaiak modu praktikoago batean erakutsiz. Gainera, ikasleei ere, ondo etortzen zaizkie aukera hauek Uniberstsitatetik lan-mundura salto egiten dutenerako.
VTP Premium etxebizitzak bere sektorearen abangoardian daude. Adibidez: punta puntako diseinua dute eta energetikoki eraginkorrak dira, banaketa funtzional bat dute, eta hobekuntza bat edo beste dute, esaterako, sukaldeetako gidaridun ateekin.
Horrez gain, horman sartutako armairuak dituzte logela handienek, erradiadoreak komunek, punta-puntako markadun gailuez hornitutako sukaldeak eta diseinuko txorrotak.
Erdialdean dagoen etxebizitza gune pribilegiatu bat da Itsasalde, Serantes parketik gertu dagoena, Sardineraren etorbidearen parean, Abra alderako bista ederrekin, eta oso ongi komunikatuta, autopista, Bizkaibus eta Metroarekin.
Garrantzitsuena, etxea norberaren neurrira eta gustura atontzeko aukera dagoela, hiru moduren artean hautaketa eginez: Vintage, klasikoa eta modernoa.
Baldintza ekonomikoei dagokieonez berriz, etxebizitza hauek eskuratu nahi dituztenek, 2013ko errenta aitorpeneko irabaziak, 12 eta 50 mila euroren artekoa izan beharko dute. Gainera, 70 mila euro arteko deskontuak ere badaude.
Zentzu honetan, ez dugu ahaztu behar Vda. de Sainz-ek egindako esfortzua, ingurumenarekiko konpromisoa mantenduz, eta ahal den neurrian hobetuz. Politika hau, bere proiektu guztietan mantentzen du, baina bereziki agerian uzten da Itsasalde bizitegi-guneko VTP Premium etxebizitzetan.