Bilboko Emilio Campuzano CIFP zentroko Telekomunikazio eta Informatika Sistemetan goi-mailako zikloko lehen mailako hamar ikaslek, Vda. de Sainz Santurtziko Itsasalde bizitegi-gunean eraikitzen ari diren tasatutako etxebizitzak bisitatuko dituzte.
Ostiral honetan, maiatzaren 27an, goizeko 10:00etatik aurrera, Emilio Campuzano CIFPko ikasle batzuek bigarren bisita bat egingo dute Itsasaldera, eta bertan, guztira laurogei etxebizitza inguruz osatuta egongo diren eraikinetako batean ezartzen diharduten sistema elektrikoaren nondik norakoak ikusiko dituzte.
Etxe-multzo hau guztira babes ofizialeko ehun etxe bizitzaz osatua dagoen Residencial Itsasalde gunean dago.
Gainera, dagoeneko ireki dira Iparragirre eta Regales etorbideak, Santurtziko AOR 402 sektoreko urbanizazioari ekin eta babes ofizialeko lehen 111 etxeak entregatzeko.