eseuen

I+G+b

I+G+b

Viuda de Sainz-en badakigu ikerketa, garapena eta berrikuntza funtsezkoak izango direla eraikuntzaren eta azpiegituren mantenimenduaren sektorearen etorkizunean.   

Gure I+G+b departamentuak lanean dihardu buru-belarri, teknologiak eskaintzen dizkigun hobekuntza guztien inplementazioan. Gure lana diseinatu eta egikaritzen dugu 4.0 Industria ingurunean, BIM metodologia erabilita, eta aktiboki parte hartzen dugu hainbat foro eta egitasmotan, irtenbide berritzaileak bilatze aldera. 

DIGICALM

2021eko udazkenean, Bizkaiko Foru Aldundiaren 2021eko Bide Azpiegituretan Berrikuntza Sustatzeko Dirulaguntzen Deialdira DIGICALM – Datuen azterketa digitala proiektua aurkeztu zen, obrak egin bitartean trafikoa baretzea hobetzeko. Proposamen hori onartu egin zen, eta proiektua 5/12/IV/2020/00001 espedientean jaso zen.

Proiektuan sistema digital automatizatu bat garatzen da, obran kokatutako gailuetatik softwarera datuak irauli ahal izateko, eta, aztertu ondoren, obran trafikoa arintzeko neurri eraginkorragoei buruzko gomendio batzuk emateko. Konponbide horri esker, hartutako neurriak eraginkorrak diren eta zenbateraino diren aztertu ahal izango dugu, baita horien eraginkortasunaren jarraipena egin ere, beharrezkoa izanez gero aldatu ahal izateko.

Azterketa egiteko, honako kokapen hauetan egin ziren neurketak:
• N-240 errepidea, Barazar mendatean (Bizkaia), ibilgailu berezientzako bazterbideak egokitzeko lanetan.
• N-240 errepidea, Igorreko saihesbidean (Bizkaia), ibilgailu berezientzako bazterbide bat egokitzeko lanetan.
• BI-2238 errepidea, Arteaga-Gautegiz udalerriko (Bizkaia) hiri-zatian, udalerrirako sarbideak berrantolatzeko obretan.
• AP-68 autobidea, Calahorrako lotunearen inguruan (Errioxa), autobidearen enpresa emakidadunak (Abertis) bide-zoruak berritzeko egindako kanpainan.
• A-8 autobidea, Kantabria eta Bizkaia arteko mugaren inguruan, eroritako ezponda bati eusteko lanetan.
• AP-68 autobidea, Hegoaldeko Saihesbide Metropolitanoarekiko lotura berriaren inguruan, Arrigorriagan (Bizkaia), konexio-jarduketetan.
Proiektu hau Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu du, 2021eko bide-azpiegituretan berrikuntza sustatzearen barruan.

HAZITEK 2022 PROIEKTUAK

SIAEREC – HAZITEK 2021

Eraikuntzaren sektoreak, bereziki zementu-sektoreak eta hormigoiaren sektoreak, egokitzapen- eta hobekuntza-erronka handienetako bat du berotegi-efektuko emisioak murrizteko eta ekonomia zirkularra hobetzeko.
2021az geroztik, SIAEREC proiektuaren parte gara. Proiektu horren bidez, eraginkortasun handiko irtenbide berritzaileak garatzen ditugu, zementu-oinarriko produktuen manufaktura-prozesuetan CO2 emisioak murrizteko, propietate hidrauliko eta puzolaniko latenteak dituzten fase mineralen zikloak ixteko ikuspegiarekin.
Eraginkortasun handiko eta kostu efektiboko teknologia horri esker, hondakindegian ezabatutako EEHen hondar-zatiak balorizatu ahal izango dira (hormigoizko agregakinak eta harrobi eta hormigoi-planten garbiketako lohiak), zementu-sektorerako aktibatutako gehigarri gisa erabil daitezen, eta hormigoia fabrikatzeko agregakin hobetuak.

ICEBERG PROIEKTUA

Eraikuntzaren sektorea funtsezko sektoreetako bat da Europar Batasuneko ekonomia zirkularreko ekintza-planean, eraikuntza- eta eraispen-hondakinak hondakin guztien herena baino gehiago baitira. Balio-kate osoan zehar, eraikuntza- eta eraispen-hondakinetatik abiatuta bigarren mailako lehengaiak modu eraginkorragoan berreskuratzeko irtenbide berriak, zirkularrak eta ekonomikoki bideragarriak, garatu eta frogatzeko, ICEBERG sortu zen. Â Ikerketa honek iraungo duen lau urteetan zehar, 2020an, eraikuntzarako produktu berriak garatuko dira, eta horien % 30 baino gehiago birziklatuko dira. Besteak beste, hauek garatu nahi dira: eko-zementuak eta eko-hormigoiak, hormigoi ultraringarriak, energia gutxiago duten zeramikazko produktuak ( % 40 gutxiago), zur-zuntzezko panel isolatzaileak, etab. Halaber, interes-taldeen artean zirkulartasunaren kontzientzia sortzen lagunduko da: tokiko agintariak, profesionalak, ikasleak eta eraikuntza-produktuen erabiltzaileak.

Proiektu honek Europako Batzordearen Horizonte 2020 ikerketa eta garapen programaren finantzaketa jaso du, 869336 zenbakidun kontratuarekin.

EKOZUBIA PROIEKTUA

Ekozubia, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea handitzeko obretan diseinatu eta gauzatu duguna, gure I+G+B sailak osoki garatutako proiektua da. Obraren ingurumen inpaktua minimizatzeko aukera eman digun irtenbide patentatua.
Zubia berrikuntza garrantzitsu bihurtu duten ezaugarri nagusiak garraiatzeko eta desmuntatzeko erraztasuna eta prestaziorik galdu gabe hainbat lekutan berrerabiltzeko aukera dira. Proiektua behar den bakoitzean desmuntatu eta berriz muntatzeko pentsatuta dago, eta ingurumen abantaila handia dakar ohiko irtenbide baliokideen aldean.
IHOBEren aholkularitzarekin, bizi zikloaren azterketa konparatu batean kalkulatu ahal izan dugu ekozubiaren diseinuak beroketa globala hobetzeko % 77ko potentziala duela hormigoi armatuzko irtenbide baliokideekin alderatuta.
Bere ezaugarriak direla eta, gure Ekozubiak Quality Innovation Award Euskadi 2020 saria jaso zuen, Ekonomia Zirkularraren kategorian. Gainera, beste 500 lehiakide genituen lehiaketaren nazioarteko fasean finalista geratu ginen.

KOSTA ZABALA HQE ZIURTAGIRIA DUTEN ETXEBIZITZEN LEHEN SUSTAPENA

Bilbon garatzen ari garen Kosta Zabala etxebizitzen sustapenak HQE ziurtagiria lortu du.
Tecnaliak emana, Estatu osoan etxebizitza eraikin batek lortutako lehen ziurtagiria da.
Azterketa zorrotz horrek eraikin batek energian, ingurumenean, osasunean eta erosotasunean duen eragina ebaluatzen du. Hori lortzeak pertsonei erosotasun maila handia eskaintzen dien etxebizitza osasungarriak direla bermatzen du.
Gure I+G+B sailak eginiko lan bikaina.

EKODISEINUA ERAIKUNTZARI APLIKATUTA: BASQUE ECODESIGN 2020

Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea handitzeko ezarritako irtenbide teknikoaren aurkezpena Basque Ecodesing Meeting 2020ren “Made in Euskadi ekodiseinuaren 20 urte” erakusketan.
Ingurumen irizpideen arabera diseinatu eta eraikitako ekozubi bat. Lan horri esker, hein handi batean murriztu ditugu obra honen eragin akustikoa, bisuala eta CO2 isurketena.

SIMAM PROIEKTUA. HAZITEK 2017 DEIALDIA

IMPETU PROIEKTUAN PARTE-HARTZEA - TUNELEN FUNTSEZKO INPERMEABILIZAZIOAREN OPTIMIZAZIOA

AITZINDARIAK METODOLOGIA BIM-AREN ERABILERAN AZPIEGITURA HANDIETAN. ARNOTEGIKO TUNELA METROPOLIKO HEGO-SAIHESBIDEAN