
Higiezinen sustapena desafio berezi bat da beti. Familia bizitzaren oinarri izango diren etxeak eraikitzea arreta osoz egin beharreko zerbait da. Horregatik, Viuda de Sainz-en, kontu handiz aukeratzen ditugu kolaboratzaile hoberenak, kalitate handiko etxeak egiteko, jasangarriak eta pertsonalizazio maila handikoak etorkizuneko bizilagunentzat.
Ikuspegi horrek bide berri bati ekitea ekarri digu, eraikuntza industrializatuko proiektu berri bat abiarazita. Produktuen eta prozesuen ingeniaritzako estandar altuenak dituzten industria-instalazioetan sortzen den sistema berritzaile eta teknologikoa. Sistema tradizionalak baino abantaila gehiago ditu sistema berriak: entrega-epeak %50 murriztea, Passivhaus estandarreko etxebizitza ekoeraginkorrak, ekonomia zirkularra eta etxebizitzen azken kalitatea hobetzen laguntzen dute.










