Viuda de Sainz-en konpromisoa enpresaren baloreekin eta enpresa bera osatzen duten lankideekin, besteak beste, prestakuntza eta talentuaren atxikitzea emaitzen etengabeko hobekuntzarako bultzatzen duen erantzukizun korporatiboaren bidez gauzatzen da. Gure obrak eta eraikinak kalitatezko ziurtagiriak dituzte eta gure enpresa-politikan jasangarritasuna eta ingurumenarekiko errespetua funtsezkoak dira klima-aldaketara eta gure sektorean aurre egin behar diogun erronkei egokitzen diren proiektu erresislenteak egiteko. Gure politika ere laneko segurtasunaren eta osasunaren kudeaketa eraginkorrean oinarritzen da, arriskuen prebentzioan oinarrituta, istripuen kopurua murrizteko.