Gizarte ekimenak bultzatzea
Adinekoak zaintzea
Adinekoenganako konpromiso eta elkartasun jarrerak sustatzearen balioaz jabetuta, enpresak adineko pertsonen arretarako ekimenak jarri ditu martxan.
Kolaborazioa Miranda Fundazioarekin

Gizarteratzea
Viuda de Sainz-en hainbat elkarteri laguntzen diegu, gure Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren helburuak betez.
Haszten Elkartea dugu gure lankidetzaren erakusle; gizarte ekimen bat, Bizkaian dibertsitate funtzionala duten haurren gizarteratzea bultzatzen duena kirolaren balioetatik. Haren programetan 150 kirolarik baino gehiagok eta haien familiek parte hartzen dute, eta horien bidez, gizarte solidarioago eta egokituago bat eraikitzen laguntzen dute.
Haszten Elkartea

Gazteei prestakuntza eskaintzea
Gazteen prestakuntza, gelaz gela ez ezik, lan eremuan bertan ikasita ere osatu behar da. Eskuratutako ezagutzak errealitatean baloratu ahal izatea. Etorkizun hurbilean haien lanbidea izango denarekin harremanetan jartzea eta gertutik ezagutzea.
Viuda de Sainz-en lankidetza aktiboa dugu unibertsitateekin eta Lanbide Heziketako ikastetxeekin, eta irakaskuntza jardunaldiak antolatzen ditugu gure obretan.
