eseuen

“Mendeko lana” Bilbon nagusi

Maiatzaren 14an Deustuko kanala guztiz irekitzeko lanak hasi ziren eta baita ere Deustu eta Zorrotzaurre lotuko duen zubiarenak. Deustuko Kanalaren irekitzea Zorrotzaurre irla bihurtuko du 2015eko irailean.

Ia 21 milioi euro inbertituko dira, 365.000 metro kubiko hondeatuz. Lur horrekin “San Mameseko azalera 17 solairuko eraikinarekin beteko litzateke” Lan eta Zerbitzuen zinegotzia den Jose Luis Sabasek adierazi duenez.
Arestian aipaturiko ekimen biak batera egingo dira 16 hilabetetan Exbasa, Viuda de Sainz, Balzola eta Urssa enpresek osatzen duten aldi baterako enpresa-elkartearen eskutik.
“Bilbo jada ez da berdina izango”. Mezu horrekin amaitu zuen bere agerraldia Jose Luis Sabasek, honako hau gehituz: “gure ilobei kontatuko diegu Zorrotzaurre beti ez zela irla izan”.
Deustuko Kanalaren irekitzea hiribilduan aukera-espazio beri bat irekitzeko lehen pausua izango da, uholdeen arriskua gutxituz, “lanaren lehen helburua” Sabaren hitzetan.
 
Proiektuaren deskribapena
Kanala irekitzeko lanak eta zubia eraikitzeko burutuko direnak aldiberekoak izango dira eta biak, beren osotasunean, lehorrean egingo dira. Kanala irekitzeko erriberako kaien lerrokatze paralelo bi egingo dira (533 metro ipar erriberan eta 369 hego erriberan) 75 metroko aldearekin, eta horretarako 600 pilote ezarriko dira.
Gune horretan hondeaketak 5 eta 5,5 metro bitarteko sakonera emango dio kanalari 365.000 m3 lur atera eta gero. Lurra itsasontziz edo kamioez garraiatuko da Kanpoko Abran Bilboko Portua handitzeko edo baimendutako zabortegira eramateko.
Zubi berriak 75 metroko luzera izango du eta 28 metroko batez besteko zabalera, irla Deusturekin lotuz (IMQren Zorrotzaurreko erietxearen parera) Ibilgailuentzako lau errai izango du, bi norabide bakoitzean eta espaloiak alde bietan, batean bidegorriarekin ere.
 
Lanaren faseak
Lanen egutegiari dagokionez, lehendabiziko hilabetean lanaren itxitura eta zerbitzu batzuen desbideratzea egingo da (gasa eta argindarra batez ere) Zorrotzaurreri zerbitzu ematen segitzeko lanek irauten duten bitartean. Gainera IMQren erietxearen ondoko bidea aldatuko da Deustun ipar estribuaren eraikuntza hasi ahal izateko baina trafikoa kaltetu barik.
Ostean lanen faserik zailena etorriko da, bederatzi hilabeteko iraupenarekin, zubi osoa eraikitzeko, hondeaketaren zatirik handiena egiten den bitartean. Hondeaketa hasi baino lehen zutoin-ohol zeharkako lerro batzuk iltzatuko dira kanalaren alde bietan ur-korronteak ekiditeko.
Azkenaurreko fasean, hiru hilabetez luzatuko dena, piloteak eta hondeaketa amaituko da errepidearen ondoko gunetan, kabailoiak ezik.
Azken fasean beste hiru hilabete inbertituko dira kanpoko kabailoiak hondeatzeko eta azken itsas hondeaketa egiteko. Azkenik, zutoin-oholak kenduko lirateke urari pauso emanez definitiboki Zorrotzaurre irla bihurtuz.
Informazio gehiago web orrialdean.