Gorabide elkarteak Barakaldo Solidarioa-Antonio Miranda 2016 saria jasoko du. Vda. de Sainz bezalako enpresen laguntzarekin, esfortzua egiten da ongintzako lana egin eta behar gehien dituzten sektoreei laguntzeko. Miranda Fundazioaren sariak jarduera asistentzialean aritzen diren pertsonak eta kolektiboak errekonozitzen ditu.
Aurten ere, Antonio MIranda Fundazioak bederatzigarrenez, Barakaldo Solidario-Antonio Miranda saria antolatu du eta edizio honetan Gorabide Elkartea saritu du, Bizkaiko adimen-desgaitasuna duten pertsonen eta hauen familia eta inguruko pertsonen eskubideak eta bizi-kalitatea hobetzen egiten duen lanagatik.
Gorabideren lana
1962ko irailean, adimendesgaitasuna duten pertsonen familia kide eta lagunek sortu zuten Gorabide. 1963an, ongintzazko entitate bezala errekonozitu zuten, eta 1970an, erabilera publikoko elkarte bezala.
Gorabideren kezka nagusia, estatutuetan adierazten zen bezala, familiaren egoera eta egoera soziala ezagutarazteko kontzientziazioa egitea zen, baita orduan ez zeuden asistentzia-zentroak sortzea ere.
Gorabideri zentzua ematen dion beste helburuetako bat da, eta elkartearen ekintza guztiak mugitzen dituena, pertsona hauek gizartaren parte diren aldetik, eta gaixotasunaren zergatia dena delakoa izanagatik ere, adimen-desgaitasun duten pertsona guztien eskubideak babestea da.
Miranda Fundazioa eta bere saria
Barakaldo Solidarioa D. Antonio Miranda Sariaren bederatzigarren urteurrena izango da aurtengoa, 2008an sortu zen Miranda Fundazioaren eta Barakaldoko Udalarekin elkarlanean.
Sari honek publikoki errekonozitzen ditu, asistentzia jardueretan inongo interesik gabe lan egiten duten elkarte, instituzio, entitate pribatu edota norbanakoak. Oro har, Barakaldon edota herritik at, albokoari laguntzen dituzten horiek errekonozitzen ditu.
Beste urte batzuetan, hauek izan dira sarituak:
2015/11/06. Jesús Castanedok, Goiztirikoa, Barakaldo Solidarioa Antonio Miranda Saria jaso zuen.
2014/11/18 Argia Fundazioak Barakaldo Solidarioa saria jaso zuen.
2013/11/15 Barakaldo Sahara Salam-ekin elkarteak Barakaldo Solidarioa saria jaso zuen.
2012/11/20 Maite Martinek Barakaldo Saria jaso zuen komunitatearen alde 40 urtez egindako lanagatik.
2011/11/09 Isidro Pérez Ortizek, Barakaldo Solidarioa saria jaso zuen eskualdeko familien eta helduen aldeko babesagatik.