Miranda Fundazioa EITBren eskutik saritua izan da, bere lan solidarioagatik, “Zeu Zara EiTB” lelopean, bere sektore bereko beste enpresa batzuekin lehiatu ostean. Vda. de Sainz-ek, proiektu honen kolaboratzaile den aldetik, bat egiten du bere zorionik beroenak adieraziz.
Herritarrekin gertukotasun handiago bat lortzeko xedearekin, Euskal Irrati Telebistak, hainbat sari antolatu ditu sektore ezberdinetako erakundeek gune jakin batzuetan egiten duten lana saritzeko. Barakaldon hasi dira, Miranda Fundazioak lan egiten duen lekuan.
Barakaldoko heldu behartsuenei arreta eskainiz, Miranda Fundazioak Vda. de Sainz-en helburuekin bat egiten du: gaur egungo eta etorkizunerako kalitate hobedun kotak, hobekuntza, aurrerakuntza eta gizatasuna bezalako printzipioekin, alegia. Hauez gain, edozein erakundek gure inguruan daukan pisuarekin jabetzen dira.
Lankidetza honek berresten du, batik bat, mota honetako erakundeek egiten duten lan neurtezina, eta nola bizirauten duten, babes eta laguntzei esker.
Miranda Fundazioa gizartean eragin sakona duen ehun urte baino gehiago dituen instituzioa da.
Bertako langileek Pertsona Helduen Arretan Espezializatutako Zentroa kudeatzen dute, eta bertan, arreta pertsonalizatua, osoa eta etengabea eskaintzen diete pertsona heldu hauei eta euren familiei, Pertsonarengan Bideratutko Arretan oinarrituz.
Guzti honek EITBren eskutik jasotako sariaren zergatia azaltzen du. Barakaldoko Cáritas-jangela soziala, Usoa lan zentroa, Goiztiri Elkartea eta Barakaldoko Ntra. Señora del Carmen elkartea (elikagaien bankua) izan dira parte hartu duten beste elkarteak.
Ondorengo hilabeteetan, EiTB kalera aterako da, bisitatuko diren herrietako kultura, kirol eta gizarte elkarteek egiten duten lanari oihartzuna emateko. Gainera, euren historia, jaiak, proiektu estrategikoak eta etorkizunari buruz ere hitz egingo dute.
Sari banaketa www.eitb.eus atarian zuzenean ikusi ahal izango da. Ekitaldia, uztailaren 13an, iluntzeko 20:00etan, Barakaldoko Antzokian izango da eta Urko Aristi eta Almudena Cacho kazetariek egingo dituzte aurkezle lanak.