eseuen

BERRIKUNTZAREKIN, EKONOMIA ZIRKULARRAREKIN, INGURUNEAREN BABESAREKIN ETA BALIABIDEEN ERABILERA IRAUNKORRAREKIN KONPROMETITUTAKO PERTSONAK

Gure helburua da oreka aurkitzea hazkunde ekonomikoaren, ingurumen babesaren eta gizarte ongizatearen artean. Horretarako, balio erantsi handiko proiektuak garatzen, eraikitzen eta mantentzen ditugu.

Gaur egun, konpainia bere jarduera dibertsifikatzen ari da, enpresa global gisa kokatzeko eta soluzio aurreratuak eskaintzeko, espezializazio maila handi batekin eta ingurunea babesteko eta baliabideak modu jasangarrian erabiltzeko konpromiso argiaz.

Pertsonen kualifikazio handiak eta baliabide tekniko sofistikatuak erabiltzeak aukera ematen diote enpresari aurre egiteko edozein proiektu motari, arrakastarako berme osoz.

Gure negozio arloek jardun eremu zabal bat hartzen dute azpiegituren eraikuntza, sustapen eta mantenimenduaren alorrean:

  • Obra zibila, industria obra eta eraikigintza
  • Higiezinen eta industria sustapena
  • Industria proiektuen eta merkataritza proiektuen kudeaketa
  • Industria lurzoruak eta bizitegi lurzoruak lehengoratzea

Gure etenik gabeko konpromisoari esker, berrikuntza, dibertsifikazioa eta ekintzailetza bultzatzeko estrategia bat darabilgu. 

I+G+b sail bat dugu horretarako, gure eguneroko zereginean txertatzeko teknologiaren garapenak eskaintzen dituen hobekuntzak, palanka estrategiko batzuk aktibatuta hainbat alorretan:

  • Ekodiseinua
  • Digitalizazioa
  • Ekonomia zirkularra
  • Energia eraginkortasuna
  • Hondakinen kudeaketa eta balorizazioa
  • Eraikin jasangarrien sustapena
  • Eraikuntza prozesuen industrializazioa
  • Espazioen eta eraikinen berroneratzea eta birgaitzea

Viuda de Sainz elkarte anonimo gisa jaio zen 1984an, 50eko hamarkadaren amaieran sortutako familia enpresa baten jarraipen modura. Gure jarduera Bilboko Arraitz mendiaren magalean hasi zen. Gero, leku handiagoa baten bila, Abanto Zierbenako El Campillo industrialdera lekualdatu ginen, eta hor daude kokatuta gaur egun gure egoitza eta bulego nagusiak, makineria parkea eta zerbitzu teknikoak.

Azken urteetan eraikuntza proiektu askotarikoak egin ditugu: autobideak, errepideak, zubiak, tunelak, zubibideak, metro lineak, ingurumen azpiegiturak, etxebizitzak, pabilioiak eta industria lanak. Hori guztia etenik gabeko kudeaketa eta sustapen lanarekin etxebizitza eta industria alorretan.

Viuda de Sainz sozietate anonimo gisa eratu zen, 1984. urtean, 50eko hamarraldiaren amaieran sortutako enpresa familiar baten jarraipen natural modura.

Gure ibilbidea Bilboko Arraiz mendiaren magalean hasi zen. Ondoren, negozioa handitzeko beharrak bultzaturik, tokiz aldatu ginen Abanto Zierbenako (Bizkaia) El Campillo industrialdera. Hor dugu gaur egun egoitza: bulego nagusiak, makineriaren parke eta zerbitzu teknikoak. 

Gure negozio arloek eremu zabal bat hartzen dute, era guztietako obra publiko eta pribatuen eraikuntza, ustiapen eta mantenimenduan: Obra Zibila, Eraikuntza, Obra Bereziak, Obra Industriala eta industria- eta bizitegi-Sustapena.  

Edozein motatako obrari aurre egiteko gai den lantaldea eta baliabide teknikoak ditugu, eta aukera ematen digu horrek erantzunak eta irtenbideak bilatzeko era guztietako proiektuei, espezializazio maila handi batez.  

Azken urteetan, eraikuntza proiektu handi eta askotarikoetan parte hartu eta gauzatu ditugu: autobideak, errepideak, zubiak, tunelak, zubibideak, metroko lineak, ingurumen azpiegiturak, etxebizitzak, ekipamendu publiko eta pribatuak, eta obra industrialak. Lan horiek guztiek bultzada eman diote gure lurraldeko industria egituraren eta egitura sozioekonomikoaren hazkundeari, etorkizun hurbilean jasangarria izango den hazkundea, eta horregatik dago gure antolakuntza konprometituta ekonomia zirkularrarekin, ingurumenaren babesarekin eta baliabideen erabilera arrazional eta jasangarriarekin.