eseuen

Olatua terminalak Bilbo ontziratze abiapuntutzat estreinatuko du

Olatua gurutzaontzi terminal berriak eskaintzen duen berrikuntzarik nagusiena Bilbon ontziratzeko aukera da, hiru gurutzaontzi eta lau data ezberdinetan. “Europa 2″ itsasontzia, Hapag Lloydena, lehendabizikoa izango da abuztuaren 1ean.

“Europa 2″-k (Hapag Lloyd), abuztuaren 1etik aurrera honako ibilbidea egingo du: Bilbo-Donibane Lohitzune-Bordele-Le Palais-St.Helier-Honfleur-Antwerp-Amsterdam-Hanburgo.

“Monarch”-ek (Pullmantur), irailaren 16an, Bilbo-Lisboa ibilbidea egingo du.

“Europa”-k (Hapag Lloyd), urriaren 25etik Bilbo, Leixoes, Lisboa, Sevilla, Malaga, Valentzia, Bartzelona, Marseilla, Niza ibilbidea beteko du.
Eta “Sirena” (Oceania Cruises), abuztuaren 8an itsasoratuko da honako ibilbidearekin Donibane Lohitzune-Bilbo-Gijon-Vigo-Lisboa-Gibraltar-Alacant-Menorka-Mahon-Bartzelona.

Gainera, denboraldi honetan Cruise & Maritime Voyages konpainiak lehendabizikoz bisitatuko Bilboko Portua. Aldi berean, estatubatuar konpainiek euren apustua berresten dute, esaterako Azamara, Crystal, Oceania, Princess, Seabourn eta Silver Cruises nazioarteko enpresek. Eta, jakina, europarrak, TUI eta Hapag Lloyd alemaniarrak eta P&O, Fred Olsen eta Thomson Cruises britainiarrak bezala.