DATU OROKORRAK
34/2002 Legeak, uztailaren 11koak, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoak, 10. artikuluan xedatutakoa betez, zure eskura jarri ditugu datu hauek:
Viuda de Sainz, S.L. sozietateak (aurrerantzean, “Enpresa”) El Campillo Industrialdea, 19 – 48050 Abanto-Zierbena (Bizkaia) helbidean du egoitza, eta B48154348 zenbakidun IFK dauka. Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 1380 liburukian, 52 folioan, BI-42550-A orrian, 10. idazkunean.
Gurekin harremanetan jar zaitezke telefonoz (946361722 eta helbide elektroniko honen bidez: inforgpd@viudadesainz.com
KONTUZ! Postontzi hau datu pertsonalen babesari buruzko komunikazioetarako soilik da, (EB) 2016/679 Erregelamenduarekin (DBEO/RGPD) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalen bermerako 3/2018 Lege Organikoarekin (DBLO/LOPDGDD) bat etorriz. Esparru horretatik kanpoko edozein eskaera edo komunikaziori ez zaio erantzungo.
Enpresaren webgunean (
https://viudadesainz.com/, aurrerantzean, “
Webgunea”) informazio izaera duten zenbait eduki daude enpresaren jarduerari buruz. Horien
helburu nagusia da enpresari eta eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa bezeroen eta, oro har, publikoaren eskura jartzea. Era berean, datuen babesari, cookie-ei eta beste alderdi garrantzitsuei buruzko informazioa eskaintzen da jarraian.
PRIBATUTASUN POLITIKA
2016/679 (EB) ERREGELAMENDUAK, EUROPAKO PARLAMENTUARENAK ETA KONTSEILUARENAK, 2016ko apirilaren 27koak, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoak (DBEO), xedatutakoa betez, jakinarazten zaizu tratamenduaren arduraduna Enpresa dela, eta Enpresaren informazioa eta harremanetarako datuak dokumentu honen hasieran ageri direla.
Horrez gain, Enpresak honen berri ematen dizu:
Datuen tratamenduaren xedea: Enpresak datu pertsonalak tratatuko ditu (i) eskaerak izapidetu eta erantzuteko eta, egokia bada, gurekin duzun negozio, merkataritza, kontratu, administrazio edo bestelako harremana kudeatzeko, eta dagokion informazioa bidaltzeko; (ii) interesdunek salaketetarako kanalaren bidez Enpresari jakinarazi nahi dioten informazioa izapidetzeko; (iii) “Lan egin gurekin” atalaren bidez jasotzen diren hautagaitzak kudeatzeko. Hautagaiaren profila bat badator hutsik dagoen lanpostu batekin, Enpresa hautagaiarekin harremanetan jarriko da hautaketa prozesuari ekiteko.
Legitimazioa: kontratu edo kontratu aurreko harremana kudeatzea eta, salaketetarako kanalaren kasuan, legezko betebehar bat betetzea. Hautagaitza bat bidali bada, baimena izango da legitimazioaren oinarria.
Hartzaileak: datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legeak hala behartzen badu salbu edo gurekin duzun harremana garatzeko, betetzeko eta kontrolatzeko hirugarrenen tratamenduak beharrezkoak badira salbu. Ez da datuen nazioarteko transferentziarik egingo.
Eskubideak: interesdunak bere datu pertsonalak atzitzeko eskubidea dauka, bai eta okerrak diren datuak zuzentzea eskatzeko eskubidea edo, egokia denean, datuak ezabatzea eskatzeko eskubidea ere, besteak beste, datuek jaso ziren xedeetarako beharrezkoak izateari uzten diotenean. Baldintza jakinetan, interesdunak bere datuen tratamendua aurkaratu edo hura mugatzea eskatu ahalko du, eta, kasu horretan, erreklamazioak aurkeztu edo defendatzeko soilik gordeko dira datu horiek. Era berean, interesdunak edozein momentutan bota ahalko du atzera bere baimena, inolako kalterik gabe. Interesdunak, eskubide horiek baliatzeko, harremanetan jarri beharko du Enpresarekin, adierazitako posta helbidera edo helbide elektronikora idatziz, eta Enpresak helaraziko dizkio eskabidea egiteko ereduak edo inprimakiak. Eskubideok Enpresaren aurrean baliatzeko helbide elektronikoa eta telefonoa politika honen hasieran adierazitakoak dira.
Datuak gordetzeko epeak: datu pertsonalak aipatu harremana indarrean den bitartean gordeko dira, eta datuak gordetzeko legezko epeak iraun bitartean harremana amaitu ondoren edo interesdunak ezabaketa eskatu ondoren. Zehazki, “Lan egin gurekin” atalaren bidez bidaltzen diren datu pertsonalak urtebetez gordeko dira, interesdunak luzaroago gordetzeko baimena ematen badu salbu.
ERABILERA BALDINTZAK
Webgune honetara sartu eta hura erabiltzeko baldintzak indarreko legediaren eta fede onaren printzipioaren arabera arautuko dira, eta erabiltzaileak Webgunea behar bezala erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Ez dira onartuko legearen edo hirugarrenen eskubide edo interesen aurka doazen jokabideak.
Webgunearen erabiltzaile izateak berekin dakar baldintza hauek irakurri eta onartu izana aitortzea, eta datuak babesteko legezko araudi aplikagarriak xedatutakoa onartzea ere. Edozein arrazoi dela eta baldintza hauekin ados ez egotekotan, utzi Webgune hau erabiltzeari.
Jakinarazpenak eta/edo erreklamazioak ez dira baliozkoak izango idatziz eta/edo gutun ziurtatu bidez egiten ez badira.
ERANTZUKIZUNAK
Enpresak ez du inolako erantzukizunik hartuko hirugarrenei, zerbitzu hornitzailearen webgunean, beren kabuz edukiak argitaratzeko aukera ematen dieten foroetan, gizarte sareetan edo bestelako bitartekoetan biltegiratzen diren informazio eta edukien inguruan.
Aldiz, informazioaren sozietateari eta merkataritza elektronikoari buruzko Legearen 11. eta 16. artikuluetan xedatutakoaren arabera, Enpresak estatuko legeria edo nazioarteko legeria urratzen duten edo hirugarrenen eskubideak edo moral eta ordena publikoa kaltetzen edo urratzen dituzten edukiak kendu edo, egokia denean, blokeatzeko konpromisoa hartzen du.
Era berean, Enpresak ez du erantzukizunik bere gain hartuko erabiltzailearen ordenagailuan instalatu den softwarearen akatsen edo konfigurazio okerren ondorioz gertatzen diren kalte eta galeren kasuan. Erabat salbuetsita egongo da erabiltzailea Internetera konektatzean gertatzen diren arazo tekniko edo akatsen ondoriozko erantzukizuna. Halaber, ez da bermatzen Webgunearen sarbidean etenik edo akatsik egongo ez dela.
Horrez gain, Enpresak eskubidea izango du Webguneko informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko, eta baita Webgunearen konfigurazioa edo aurkezpena aldatzeko ere, edozein momentutan eta inolako erantzukizunik hartu gabe.
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Enpresa da argitalpen digitalaren softwarearen gaineko eskubide guztien titularra eta argitaratzen diren edukiekin lotutako jabetza industrial eta intelektualeko eskubideen titularra, Enpresa honen jabetzakoak ez diren produktu eta zerbitzu publikoen gaineko eskubideak kanpo utzita.
Webgunean argitaratu diren materialak ezin izango dira erreproduzitu, kopiatu edo argitaratu Enpresaren idatzizko baimenik gabe.
Webgunean jasotzen den informazio guztia, hala nola iruzkinak, iradokizunak edo ideiak, Enpresari doan laga zaiola ulertuko da. EZ bidali horrela tratatu behar ez den informaziorik.
Enpresaren jabetzakoak EZ diren orrialde hauetako produktu eta zerbitzu guztiak beren jabeen marka erregistratuak dira, eta hala aitortu ditu gure enpresak. Viuda de Sainz, S.L. sozietatearen Webgunean agertzen dira sustapen eta informazio bilketa helburuetarako soilik. Jabe horiek beren informazioa aldatzea edo ezabatzea eskatu ahalko dute edozein momentutan.
LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA
Baldintza orokor hauek Espainiako legeriaren arabera arautuko dira. Webgunearen edo bertan garatzen den jardueraren inguruko gatazkarik gertatzekotan, Bilboko (Bizkaia) auzitegiei egokituko zaie eskumena, eta erabiltzaileak berariaz uko egin beharko dio dagokion beste edozein foruri.
COOKIE-EN KONFIGURAZIOA
Viuda de Sainz erakundeak cookie propioak baliatzen ditu xede tekniko eta analitikoetarako, webguneko zerbitzu eta funtzionalitateak eskaini ahal izateko.
Cookie horiek konfiguratzeko aukera ematen dizugu, une honetan erabiltzen ari zaren arakatzailetik, instalatu nahi dituzun cookie-ak edo cookie motak hauta ditzazun. Egin klik kategoria bakoitzaren izenean informazio gehiago lortzeko eta gure konfigurazio lehenetsia aldatzeko. Aldiz, kontuan izan cookie mota jakinak blokeatuz gero, horrek eragina izan dezakeela webguneko esperientzian eta zure eskura jartzen ditugun zerbitzuetan. Informazio gehiago behar izatekotan, irakurri gure cookie politika.
|
Kategoriak
|
Azalpena
|
Egoera
|
|
Teknikoak
|
Erabiltzaileari webgunean barna nabigatzeko aukera ematen diotenak dira, eta webguneko aukera edo zerbitzuak ahalbidetzen dituztenak. Cookie hauek erabat nahitaezkoak dira webgunea erabili ahal izateko eta ezin dira desaktibatu.
|
Beti aktibo
|
COOKIE POLITIKA
Cookie politika honetan (aurrerantzean, “Cookie Politika”) azaldu dira Viuda de Sainz S.L. sozietatearen (“Viuda de Sainz”) titulartasunekoa den https://Lurpelan.com/ webgunean (aurrerantzean, “Webgunea”) erabiltzen diren cookie-ak.
Cookie Politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookie-en inguruko informazio zehatz eta argia ematea. Horregatik, jarraian azaldu dugu cookie bat zer den, zertarako balio duen, zer cookie mota erabiltzen ditugun, zein xede duten eta nola konfiguratu edo desgaitu daitezkeen cookie-ak nahi izanez gero.
ZER DA COOKIE BAT ETA ZERTARAKO BALIO DU?
“Cookie” bat gailu elektronikoan biltegiratzen den eta nabigazioari buruzko informazioa gordetzen duen fitxategi txiki bat da. Gure erabiltzaileen “cookie” guztien multzoak webgunearen kalitatea hobetzeko aukera ematen digu; izan ere, erabilgarriak diren eta ez diren orrialdeak eta hobetu daitezkeenak ezagutzeko balio digute.
Besteak beste, Webgune honetako cookie-ak erabiltzaileen eta beren gailuen nabigazio ohiturei buruzko informazioa bildu eta gordetzeko xederako erabiltzen dira, eta baita erabiltzailea ezagutzeko, informazioa lortzeko edo bistaratzen den edukia pertsonalizatzeko ere.
Cookie-ek ez dute inola ere zure ekipamendua kaltetuko. Aitzitik, cookie-ak aktibo badaude, errazagoa da guretzat Webguneko erroreak antzeman eta konpontzea.
ZER COOKIE MOTA EXISTITZEN DIRA?
Cookie-en erakunde titularraren arabera:
- Cookie propioak: eskatutako zerbitzua emateko erabiltzen dugun gure ekipamendu edo domeinutik bidaltzen dira erabiltzailearen terminalera.
- Hirugarrenen cookie-ak: hirugarren batek kudeatzen duen ekipamendu edo domeinu batetik bidaltzen dira erabiltzailearen terminalera.
Aktibo irauten duten epearen arabera:
- Saioko cookie-ak. Nabigatzaileko cookie-en fitxategian aldi baterako gordetzen diren cookie-ak dira. Webgunetik irtetean ezabatzen dira; beraz, ez dira ordenagailuko disko gogorrean erregistratuta gelditzen. Cookie hauen bidez lortzen den informazioa webguneko trafiko joerak aztertzeko erabiltzen da. Esperientzia hobetzeko eta eduki hobea eta erabilerrazagoa eskaintzeko balio dute.
- Cookie iraunkorrak. Aldi jakin baterako biltegiratzen diren cookie-ak dira. Data jakin horren ondoren, cookie-ak funtzionatzeari utziko dio. Webguneak cookie hauek irakurtzen ditu bisita berri bat egiten den bakoitzean. Cookie hauek, oro har, erosketa eta erregistro zerbitzuak errazteko baliatzen dira.
Xedearen arabera:
- Cookie teknikoak: Webgunean barna nabigatzeko eta zerbitzuak eman ahal izateko beharrezkoak dira. Esaterako, cookie hauek erabiltzen dira datuen trafiko eta komunikazioa kontrolatzeko, sarbide mugatuko ataletara sartzea baimentzeko, eskari baten erosketa prozesua gauzatzeko, segurtasun elementuak baliatzeko eta gizarte sareetan bideoak hedatu edo edukiak partekatzeko behar diren edukiak biltegiratzeko.
- Lehentasun edo pertsonalizazio cookie-ak: informazioa gogoratzea ahalbidetzen dute; horrela, erabiltzailea ezaugarri jakin batzuekin sartuko da zerbitzura eta bere esperientzia beste erabiltzaile batzuen esperientziaren desberdina izango da, parametro jakinen arabera, hala nola hizkuntza, erabiltzaileak bilaketa bat egitean bistaratzen diren emaitzen kopurua, zerbitzura sartzeko erabiltzaileak hautatzen duen arakatzaile motaren araberako itxura edo zerbitzuaren edukia, zerbitzura sartzeko tokiaren eskualdea, etab.
- Cookie analitikoak edo estatistikoak: erabiltzaileen nabigazioa eta jokabidea jarraitu, monitorizatu eta aztertzeko balio dute. Cookie mota honekin jasotzen den informazioa webguneetako jarduera neurtzeko erabiltzen da, erabiltzaileek zerbitzuari ematen dioten erabileraren datuen arabera hobekuntzak egin ahal izateko.
- Jokabidearen araberako publizitate cookie-ak: nabigazio ohituren etengabeko behaketaren bidez lortzen den erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa biltegiratzen dute, publizitate pertsonalizatua bistaratzeko erabiltzen den berariazko profil bat garatzeko.
ZER COOKIE ERABILTZEN DITUGU WEBGUNE HONETAN?
Zehazki, Webguneak jarraian adierazi diren cookie propioak eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu:
|
Cookie-aren xedea
|
Cookie-aren izena
|
Azalpena
|
Iraupena
|
|
[●]
|
[●]
|
[●]
|
[●]
|
|
[●]
|
[●]
|
[●]
|
|
[●]
|
[●]
|
[●]
|
[●]
|
|
[●]
|
[●]
|
[●]
|
COOKIE-EN ERABILERA ONARTU BEHAR DUT?
Ez da beharrezkoa nahitaezkoak ez diren cookie-ak onartzea. Instalatu aurretik, erabiltzaileak Cookie Politika honetan aipatzen diren cookie-ak kudeatu eta, egokia bada, onartzeko aukera izango du. Erabiltzaileak lehenengo bisitan emandako aurretiazko eta berariazko baimena jaso duten cookie-ak bakarrik erabiliko ditu Viuda de Sainz-ek, eta baimen hori aldian behin berrituko da (bi urtez behin gehienez), edo erabiltzaileak bere bilaketa historia arakatzailean ezabatzen duen bakoitzean.
Araudi aplikagarria betez, berariazko baimena ez da beharrezkoa izango cookie mota hauen kasuan: (i) cookie teknikoak; (ii) erabiltzaileak berak hautatu edo markatu dituen erabiltzaile interfazea pertsonalizatzeko cookie-ak eta (iii) cookie analitiko propioak. Azken hauek datu agregatuak tratatuko dituzte soilik, estatistika xedeetarako, baldin eta erabiltzaileari cookie horiek baztertzeko aukera eskaini bazaio.
NOLA ADMINISTRA DITZAKET COOKIE-AK?
Erabiltzaileek Webgunea konfiguratzeko prozesuan konfiguratu ahalko dute cookie-en instalazioa, betiere kontuan hartuta cookie-ak eta antzeko teknologia desgaitzeak eraginak izan ditzakeela Webgunearen erabilera arruntean eta Webguneak eskaintzen dituen zerbitzuetan.
Hala ere, Webguneak instalatzen dituen cookie-ak desgaitzeko, erabiltzaileek aukera hauek izango dituzte: (i) Viuda de Sainz-ek gaitu duen konfigurazio panela baliatzea edo (ii) arakatzaile bakoitzaren jarraibideak erabiltzea. Adibidez:
Webgune honek eta bere legezko ordezkariek ez dute erantzukizunik hartzen Cookie Politika honetan aipatzen diren hirugarrenen pribatutasun politiken edukiaren edo egiazkotasunaren inguruan. Web arakatzaileak dira cookie-ak biltegiratzeaz arduratzen diren tresnak eta hortik baliatu beharko dute erabiltzaileek cookie-ak ezabatu edo desaktibatzeko eskubidea. Webgune honek eta bere legezko ordezkariek ezin dute bermatu arakatzaileek behar bezala manipulatuko dituztela cookie-ak. Zenbait kasutan, beharrezkoa da cookie-ak instalatzea arakatzaileak gogora dezan cookie-ak baztertu egin direla.
PRIBATUTASUN POLITIKA
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko gainerako informazioa ezagutzeko, bai eta beren eskubideen eta horiek baliatzeko moduaren berri izateko ere, erabiltzaileek Pribatutasun Politika irakur dezakete.
ALDAKETAK COOKIE POLITIKAN
Viuda de Sainz-ek Cookie Politika hau aldatu ahalko du kasu hauetan: cookie berriak txertatzeko; legerian edo araudian betekizun berriak sartu direlako; edo politika hori datuak babesteko kontrol agintaritzek emandako jarraibideetara egokitzeko. Cookie Politika honetan aldaketa nabarmenak egiten badira, erabiltzaileei horren berri emango zaie Webgunean agertuko den informazio ohartarazpen baten bidez, eta berriro baimena emateko eskatuko zaie, beharrezkoa bada.
Cookie Politika honi buruzko zalantzak edo kontsultak izatekotan, jarri gurekin harremanetan Webgunean ageri den harremanetarako atalaren bidez edo helbide elektroniko honetan: inforgpd@viudadesainz.com
KONTUZ! Postontzi hau datu pertsonalen babesari buruzko komunikazioetarako soilik da, (EB) 2016/679 Erregelamenduarekin (DBEO/RGPD) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalen bermerako 3/2018 Lege Organikoarekin (DBLO/LOPDGDD) bat etorriz. Esparru horretatik kanpoko edozein eskaera edo komunikaziori ez zaio erantzungo.