eseuen

Proiektuak UPV/EHUko ikasleen zerbitzura

UPV/EHUko Ingeniaritza Zibileko Graduko ikasleek, euren esku izango dute hurrengo kurtsoan, 2015/16, Viuda de Sainzek Bizkaiko herrialdean dituen obrak.

Duela gutxi gauzatu den eraikuntza enpresa eta euskal instituzioko ikasketa arduradunen arteko elkarlan honekin, etorkizuneko ingeniariak euren formakuntzan zehar ikasitako jakintzak in situ egiaztatu ahal izango dituzte, Santurtziko Itsasalde Bizitegiko obranra eginiko bisitan ikusi ahal izan den moduan.

Euskal Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Zibileko Graduko azken mailako hogei ikasleek adi jarraitu zituzten Viuda de Sainzek, garai batean CLH zenaren lurretan, burutzen ari den proiektuaren buruzagiek emandako adierazpenak. Proiektu hau beste hirigintza obra konplexu eta anbiziotsuago baten parte da, Santurtzi leheneratu eta portu aurrean zabalgune bat eraikitzean datzana.

Itsasalde Bizitegia bisitatzeko ideia Unibertsitatean bertan jaio zen, Ingeniaritza Mekanikoko Marcos Uriarte irakasleaz konkretuki, zeinak obraren berezitasun eta konplexutasun handian heziketa txoko bat ikusi zuen.

Itsasalde Bizitegiko etxebizitza tasatu zein BOE blokeak fase oso konkretuetan aurkitzen dira, ikasleek klase teorikoetan ausnartutako jakintzak egiaztatu ahal izateko, adibidez: zimenduak, egitura, itxitura, instalakuntza, geologia, zuinketa, …

Obra buruzagia den Ibon Regilónek UPV/EHUrekin topaketa zuzendu zuen, Viuda de Sainzko beste zenbait proiektu buruzagiez lagundurik.Eurek, Itsasalde Bizitegiko gorabehera tekniko guztiak azaldu zituzten eta, obran bertan etorkizuneko ingeniariek esandakoaren arabehera, ikasleek graduko materia ezberdinak askoz hobe ulertzea lagundu zuten.