EHU/UPV ko ikasleek bisita berria egingo dute etxebizitza konplexu honetara, Santurtziko bihotzean eta portuaren parez pare altxatzen dena. Honek, Vda. De Sainz egiten ari den obrak Ingeniaritza Zibileko Graduko ikasleei sortutako interesa plazaratzen du.
Euskal Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Zibileko Graduko azken mailako ikasleen 2014/15 kurtsoan ekintzari eginiko harrera ona eta gero, berriro ere esperientzia hau biziko da kurtso honetan, abenduan, urte honetan titulu berdina egiten duten ikasleekin.
Oraingoan, bisita bi jardunaldietan banatuko da, ikasle gehiagok parte har dezaten. Honela, etorkizuneko 50 profesional inguruk euren formakuntzan hausnartutako jakintzak egiaztatu ahal izango dituzte.
Esperientzia honek, urrian burutuko den Bilboko Emilio Campuzano Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua Eraikuntzako Goi Graduko ikasleen bisitarekin egiten du bat, eurek ere Viuda de Sainz Santurtziko portu aurrean eraikitzen ari den konplexua ikusiko bait dute.
Honela, gure enpresak lehengo 2014/15 kurtsoan EHU/UPV rekin Ingeniaritza Zibileko Gradurako martxan jarritako jokabideak sendotzen ditu, berarekin, modu altruistan, obra zibileko eta eraikuntzako etorkizuneko profesionalen formakuntzara bere instalazio, proiektu eta esperientzia eskaintzen ditu, baita bere profesionalen know how-a ere, oso garrantzitsua dena Marcos Uriarte, Ingeniaritza mekanikoko departamentuko irakasle, bisitaren kudeatzaile eta etorkizuneko hamahiru ingeniariekin bisitan egon zenak azaldu zuen moduan.
“Azken urteko ikasleak izanik, zimendatze, egitura, itxitura, instalakuntza, geologia, … inguruko teoría ezagutzen dute, atal guzti hauek CItsasaldeko lanean agertzen dira eta hau oso ondo datorkie ikasgelan ikusitakoa egiaztatzeko” argitu zuen Marcos Uriartek.
Balio handiko adibide praktikoa izan zen, ikasleak lan mundurako pausua emateko puntuan bait zauden, EHU/UPVko irakasleak adierazi zuenez.
Ekintzaren arrakastaren ostean, datorren 2015/16 kurtsoan elkarlan berria hasten dugu Bilboko Emilio Campuzano B.H.I. rekin. Urrian, Eraikuntzako Goi Graduko azken urteko ikasleak Viuda de Sainzek Santurtziko portu aurrean altxatzen duen Residencial Itsasaldeko etxebizitzak ikusiko dituzte.
Elkarlan berri bat
Bilboko Emilio Campuzano BHIaren jatorria Arte eta Lanbide Eskolan dago, Pablo Alzola Jaunaren ekimenez eta Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udalaren laguntzaz, 1879ko Otsailaren 10an inauguratu zen.
Arte eta Lanbideen Eskola aintzinako San Andres Ikastetxean ezarri zen, gaur egun Euskal Museoaren egoitza dena, eta bertan egon zen 1910-10 kurtsoan Atxuriko Santuen Ospitalera aldatu zen arte, momentu horretan Ospitalea Basurtura aldatzeagatik hutsik zegoena.
Hasierako irakasgaiei (Aritmetika, Geometria, Marrazketa Lineala eta Irudiena,…) Arte eta Lanbideen berezko beste batzuk batu zitzaizkien, alor eta maila ezberdinetakoak: Marrazketa Industriala, Modelatze eta Tailak, Doiketa, Makina-Tresna, Zurgintza, Topografia, Merkataritza Irakaskuntza, …
?1902-03 urtean Langile-buru atala inauguratu zen eta 1907-8an Ingeles Hizkuntzako irakaskuntza, gaueko ordutegian. 1932an Lan eta Arte eta Langintza Eskola bihurtu zen, 1938an Bizkaiko Foru Aldundiak Etxebarrin zuen eraikuntzara aldatuz. Bilboko Arte Grafikoetako enpresari batzuen ekimenez, 1954an Arte Grafikoetako Departamentua sortu zen, Grijelmo familiaren ekarpen tekniko eta ekonomikoa da azpimarragai.
Kalitatearekin Konpromezua
?Hiribilduko zentrorik zaharrenetariko bat izanik, Campuzano BHIk Hezkuntza eta Aurrerapenarekin konpromezua du, Formakuntza eta Lan Munduaren artean zubi bezala jokatuz. Buruzagitza aktibo eta berritzailea izan da, Guztizko Kalitatearen Kudeaketa Ereduan sartua eta Etengabeko Hobetzeko grinaz, Erakundeari balioaniztasun eta lehiakortasuna eman dio, baita Lan Hezkuntzako hiru subsistemetan baliozko konponbideak eskaintzeko malgutasun eta ikuspuntu zabalera ere.