eseuen

Santurtzik eraldaketa urbanistiko handiena jasango du

CHL zegoen gunean eraiki den Itsasalde bizitegi-gunea eraiki da, herriak izan duen higiezinen operazio garrantzitsuena bilakatu delarik. El Correoren arabera, dagoeneko laurogeita hamar jabek sinatu dituzte CLH zegoen lehen blokeko etxebizitzetako eskriturak.

Horrela, eremu hau izango da udalerrian BOE gehien multzokatzen diren gunea.

Bizkaiko egunkariak adierazi duen bezala, “Santurtziko auzo berri honetako bizilagunak hasi dira iristen. Bizitegi-gune berri hau, Itsasalde, 2014an hasi zen eraikitzen CLH zegoen lekuan, eta 570 etxebizitza eraikiko dira. Horietariko 427 babes ofizialekoak izango dira, zazpi eraikin ezberdinetan banatuta egongo direnak; gainera, 63.000 metro karratuko gune berdea ere egongo da, eraldaketa urbanistiko hau udalerri honetan izan den garrantzitsuena da.

Udaleko informazio iturriek El Correori aipatutakoaren arabera  “2011an egin zen lehen eraikineko BOE-n zozketa. 111 etxebizitza dituen eraikin hau, Vda. de Sainz-ek eraikitakoa, dagoeneko amaituta dago eta zozketan sarituak izan zirenak dagoeneko badituzte euren etxebizitza berrietako giltzak. Horietariko larogeita hamar jabek sinatu dituzte eskriturak; prozesua pasa den hilabetean hasi zen eta oraindik sinatu ez dituztenek datozen asteotan sinatuko dituzte euren eskriturak. Horrela, egun okupatzeko baimena dituzten etxebizitzetako jabeek euren etxe-aldaketa prozesua hasi dute.

Zenbakiak

El Correok dio 570 izango direla Mamariga gunean eta 111 Vda. de Sainz—ek lehen blokean egindako BOEak.

Lehen eraikin honetako lanak gutxi gora behera bi urteko iraupena izan dute. Besteak beste, 111 garaje, 83 ganbara eta momentuz hutsik dagoen 1.100 metro karratuko esparru komertzial bat ere egin dute. 48 aparkaleku ere egin dira udalerritik at geratzen zen eta erabiltzen ez zen gune batean.

Eraldaketa honekin, Mamariga behealdeko gunea, berriro ere Santurtzira begira jarri da, bizitegi-gune polit gisa geratuta, Abrara ikuspegiarekin eta herriko erdigunetik oinez zortzi minutura.

Gogoratu beharra dago, herrian hamarkada askotan zehar asko eskatu eta gero egin diren lehen babes ofizialeko etxebizitzak direla. Lehen eraikin honetako zozketa, hamabi urtetan zehar egin zen aurrena izan zen. 2001 eta 2007 urteen artean, Santurtzin eraiki ziren 2.378 etxebizitzetatik 133 soilik ziren babestutakoak. Azken aldiz egin zen zozketa, 1999an egin zen, Kabiezeseko Camino de los Hoyos-eko etxeetarako.

Santurtzin eraikitzeko guneak oso mugatuak daude, horregatik, behin CLH desagertzean, gune hori ikusten zen horrelako proiektu posible bat gauzatzeko toki bakarra. “CLH zegoen gunean dagoeneko hainbat familia bertan bizitzen egotea oso albiste ona da. “Aurrerapauso bat babestutako etxebizitzen alorrean, CLH, San Juan edo Kanteran, pixkanaka gure konpromisoetako bat betetzen dugularik” adierazi dio Estibaliz Olabarrik, hirigintzako zinegotziak, El Correori.

Bigarren eta hirugarren eraikinak

Lehen bizilagunak iritsi ahala, oro har jende gaztea, gainontzeko proiektuak martxan darrai beste bi eraikin eginez. Alde batetik, tasatutako etxebizitzena (hau ere Vda. de Sainz-en eskutik), 26 pisuko eraikina. Lan hauek erritmo onean ari dira Aurrera egiten, finkatutako epean, eta maiatzerakoo amaituta egongo da. Bestetik, Jauregizarrek dagoeneko hirugarren eraikina prest dauka eta gutxi gora behera martxoan emango du Udalak bertan bizitzeko baimena.

2017 urtea eraldaketa urbanistiko honetan urte garrantzitsua izango da; oraindik eremua lizitazio prozesuan jartzear dago, oraindik horretarako data zehatzik ez dagoen arren. Modu honetan, zazpi eraikinez osatutako laugarrena egiteko oinarriak finkatuko lirateke. Era berean, dagoeneko eraikita dagoen guneko eremua guztiz amaituta dago, hiri tresneriaz,  argiztapen eta saneamendu sistemez hornitua.