eseuen

UC-ren ikaslegoak Bilboko Portua handitzeko lanak bisitatu ditu

Kantabriako Unibertsitatearen Meatzeetako Ingeniaritza eta Energia Eskola Politeknikoko bigarren eta hirugarren kurtsoko hogei ikasle baino gehiago Bilboko Portura hurbildu ziren erdiko kai-muturraren lehen faseko lanak eta Punta Luceroko harrobiaren egonkortzeko obrak bisitatzera.

Etorkizuneko ingeniariek kai berriaren lanak bisitatzeko aukera izan zuten eta dike flotatzailearen lana ikusteko. Halaber, mendi-magala egonkortzeko eraiki diren beheko plataformak ere.

Bilboko Portuaren agintaritza erdiko kai-muturraren lanak eta Punta Luceroko aintzinako harrobia egonkortzeko lanak esleitu zituen iaz, 79 milioi euroan, Trabajos y Obras (SATO), Construcciones Adolfo Sobrino, S.A., Exbasa Obras y Servicios, S.L. eta Construcciones Viuda de Sáinz S.A. enpresek eratutako AEB-ri.

Europar Batasunak esleipenaren %20 ipintzen du, Connecting Europe Facility (CEF) programaren baitan eta gainerako Portu Agintaritzaren funtsekin betetzen da. Lanak irailean hasi ziren eta egite-epea 39 hilekoa da.

Erdiko kai-muturrean egindako lanak

Aurtengo martxoaz geroztik 22 hormigoi-bloke eraikitzen ari dira, erdiko kai-muturraren lehen faseko muga izango direnak. Bloke horiek eraikitzeko erabiltzen den egitura etorkizuneko kai berriaren ondoan dago eta bere lana urte amaieran bukatutzat eman daiteke.

Orain arte hiru kaxa ainguratu dira eta laugarrena ainguratzear dago, bosgarrena egiten ari den bitartean. Bloke bakoitzak 24 metroko altuera dauka, 17ko zabalera eta 55 metroko luzera, hau da, zortzi altuerako etxebizitza 75 metro karratuko bost etxeekin solairu bakoitzean.

Bestalde, harri-lubetaren isuri lanetan erritmoa ona da. Lanak maiatzean amaitu nahi dira eta irailean berdindurakoak.

Lehen fase honetan 334.000 m2 kaia eraikiko da, atrakalekuan 1.081 metroko lerroa edukiz, eta 21 metroko sarkurarekin. Eraikitakoak kaiak izango dituen 600.000 metro karratuetatik erdia edo izango du.

Harrobia egonkortzeko lanak

Punta Lucero antzinako harrobia egonkortzeko lanei dagokienez, saneamendu-obrak egiten ari dira gunea “orraztuz”, goiko kotatik behekoraino, batez ere leherketa txiki kontrolatuen bitartez.

Hilabete hauetan instalazio lagungarriak amaitzen ari dira, 200 metroko tunela eta 170 metroko goiko putzua, goitik behera burutu den fronteen egonkortzetik ateratako materiala kentzea ahalbidetuko dutenak. Halaber, apirilaren 30az geroztik aire zabaleko leherketak egiten ari dira.

Hona hemen, bisitaldiaren bideoa.