Joan den ostiralean hasi genituen Nerbioi-Ibaizabal ibaiaren uholdeetatik babesteko URAren lanak, Galdakao parean, Bengoetxe eta Plazakoetxe artean.
Bideratze proiektu garrantzitsu horren hirugarren fasea ibaiaren 1.640 m-ko zati bat hidraulikoki egokitzea da. Horretarako, 190.000 metro kubiko harri hondeatuko dira. Jarduketa horren bidez, bikoiztu egingo da ibilguaren ahalmen hidraulikoa, eta 800 metro kubiko segundoko izatera iritsiko da. Horrela, segurtasuna nabarmen handituko da pertsonentzat eta inguruko jarduera ekonomikoarentzat.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.