Ur kopurua handia zenean ur-xaflaren igoera sortzen zuen gaur egun dagoen zubi hori, beste batengatik ordeztuko da uren maila hori jaisteko asmoz. Vda de Sainzek egiten dituen Nerbioi-Ibaizabal ibaiaren bideratze lanen bigarren fasearen barruan dago jarduera hau, URBI-Bengoetxe tartean hain zuzen ere.
URA ur agentzia –Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari adskribatua- Bridgestoneko (Firestone) zubiaren ordezkatze lanak egiten ari da Basaurin. Iñigo Ansola, URAren zuzendariak azaldu duenez, asteazken honetan irailak 24, egungo zubia eraitsiko da –bai hormigoi armatuko xafla bai ubidearen erdialdean duen zutabea, ur maila handiak ematen direnean ur-xaflaren igoera eragiten duena- eta ubidean zutaberik ez duen eta 41,10 metroko luzera duen bao bakarreko beste zubi batengatik ordezkatuko da”.
URA ur agentzia –Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari adskribatua- Bridgestoneko (Firestone) zubiaren ordezkatze lanak egiten ari da Basaurin. Iñigo Ansola, URAren zuzendariak azaldu duenez, asteazken honetan irailak 24, egungo zubia eraitsiko da –bai hormigoi armatuko xafla bai ubidearen erdialdean duen zutabea, ur maila handiak ematen direnean ur-xaflaren igoera eragiten duena- eta ubidean zutaberik ez duen eta 41,10 metroko luzera duen bao bakarreko beste zubi batengatik ordezkatuko da”.
Zubi berriaren diseinuak hobekuntza hidrauliko nabaria ekarriko du, entitate handiko ur jarioen isuriak hobetuko dituelako gaur egungo zubian ikusten diren ur-xaflaren goragune artifizialik gabe.
Ansolak zehazten duen moduan, “aktuazio hau Nerbioi-Ibaizabal ibaien bideratzearen baitako proiektuaren bigarren fasearen barruan dago. Lan hauek Urbi-Bengoetxe tartean kokatzen dira 1.570 metroko luzeran. II Fasean aurreikusitako lanek bere osotasunean 6,5 milioi euroko aurrekontua daukate eta 20 hilabeteko gauzatze epea (2015eko azken hiruhilekoa).
“Nerbioi eta Ibaizabal ibaiek momentu larriak izan dituzte urritasun hidraulikoagatik” azaldu du URAren zuzendariak. Ana Oregi Sailburuak azpimarratu bezala “argi ikus daiteke ibaiaren ibarrak gizakiaren ekintzarengatik partzialki okupatuak izan direla eta ibaia mehartzen joan dela, momentuan momentuko behar urbanistikoei erantzuna ematearren. Behar hauek ez zuten ibaiaren jarrera naturala kontutan izan batez ere ur-goraldietan. Horren emaitza: Bideraketa proiektu honek nabarmen txikituko dituen uholdeak inguru horretan”
Administrazio Hidraulikoak aurretik egindako ikerketa eta proiektuetan oinarritzen da lan hau, baita udalek eta bi ubideetan kokatzen diren enpresek batutako informazio eta egindako azterketa topografiko eta geoteknikoetatik eratorritakoa ere. Era berean ubidearen egungo egoeraren azterketa hidraulikoa egin zen, hustutze ahalmena zehaztu eta ur-xaflengan tarteka dauden oztopoek duten eragina zenbatzeko.
Ikerketaren emaitzaren ondorioz, beharrezkoak ziren jarduerak hiru fase desberdinetan banatu ziren: Bolueta-Urbi tartea (2014ko lehen seihilekoan amaitua), Urbi-Bengoetxe (egiten) eta Bengoetxe-Plazakoetxe (proiektuan). Bigarren fase honen barruan, Bridgestoneko (Firestone) zubiaren ordezteaz gain, Ibaizabal ibaiaren bideratzearen lanek Urbiko presa txikiaren eraispena (urte hasieran egindakoa), Urbiko zubia ordeztea, ingurumen leheneratzea, zeuden bide, pasabideak eta abar berrezartzea, kaltetuak gerta daitezkeen zerbitzuak berriz ezartzea eta oro har beharrezkoak diren lan gehigarri eta osagarriak aurreikusten zituen. Funtzio hidraulikoa bermatzea ez da helburu bakarra, lurraldearen antolaketarengan eragina izan dezaketen eta ingurumenaren gaineko eragina urritzeko balio duten faktoreak ere bermatu nahi dira.