Ibaizabalen uraldien aurrean, Basauri, Galdakao eta Zaratamoko industrialdeetan segurtasuna handitzeko asmoz, azpiegitura honen berriz jartzea, Bridgestone-ko zubiaren ostean, URAk burutzen duen Ibaizabal-Nerbioiren bideratzearen proiektuan bideraturik dago.
Euskadiko Ur Agentziak (URA) Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailera adskribatua, Urbi zubiaren eraistea bukatu du, ahalmen hidrauliko handiagoko batez ordezkatzeko. Uztailak 23, ostegunean, burutuko den hurrengo pausoa zubia zatitu eta ubidetik ateratzea izango da, baita zubi-branka eta pilak eraistea ere.
Azpiegitura berriak, Ibaizabal-Nerbioien bideratze lanen gauzatzaile den Viuda de Sainzek garatua, bere lokalizazioan izan daiteekeen zabalera handiena izango du (13,60 metro) eta 3,30 metroko zabalerako bi bidez osatuta egongo da, 2,50 metroko bi espaloiz eta 2 metroko bidegorri batez.
Oraingo 9,80 metroetatik 13,60 metroetara igarotzeak, lanaren burutzean du eragina 3,80 metroko espazio desberdintasun horrek oinezkoentzako pasabidea zubiari paraleloa jartzea galarazi bait du. Honegatik, zubi alboan dagoen ibaiondoko bidea moldatu da oinezkoentzako.
Ibaizabal-en uraldien aurreko segurtasuna
Zubiaren aldaketa hau—oraintsu ordezkatutako Bridgestone zubia, Urbiko presa txikiaren eraistea eta Ibaziabal tarteko Ibaiko sail hidraulikoaren handitzearekin batera— ubidearen isurbide ahalmen urritasunak, Basauri-Galdakaoko eta Zarátamoko industrialdeetan zehar sortutako arriskuak ezabatuko ditu.
Ibaizabal-Nerbioien bideratzearen proiektuak orain eragindako zubia hormigoizkoa zen, 20metroko luzera eta 9,80 metroko zabalerako 3 zati berdinez osatua, zubi-branka eta bitarteko bi pilatan sostengatuta, zeinak lerrokatuta ez egotean Ibaizabal ibaiko isuria zailtzen zuten, ur-orriko gain-goratzea sortuz ur altuko pasarteetan.
Oinezkoentzako pasabidea
Bota behar den biaduktuaren erabiltzaileei eragozpenak txikitzearren, Euskadiko Ur Agentziak (URA) Viuda de Sainzen eskutik, oinezkoentzako ordezko pasabidea gaitu du, ibaia gurutzatu ahal izateko. Sarrera hau Bridgestoneko zubitik egiten da, baita zubi hau eta Urbi zubiaren artean gaitu den ibaiondoko bidetik ere.
Zubi berriaren eraikitzeari ere ekin zaio, oinezkoentzako pasabidearen azpian kokaturiko mikropiloteak adibidez, etorkizunean zubi-branka funtzioa izango dutenak. Honela, oinezkoentzako pasabidea, zubi-branken gainean habeak jartzerakoan kenduko da.
Berriztatzerako pauso bat
Urbiko zubia, Ibaizabal ibaiaren gainean, 634 Nazionala Urbi kalearekin konektatzen du, lehen “Lakareko Tertzioa Etorbidea” deituriko kalea. Eremu horretan, ibaiaren ardatza Galdakao eta Basauriko udalen arteko muga da.
- urtean eraiki zen zubia Bizkaiko Foru aldundiaren eskutik eta udalek harrera egin zioten 1936an. 1937an ez zuen kalterik izan, lur-zakuez babestu bait zen gatazka bitartean. 1937ko ekainak 15an Santa Marinatik zetozen Nafarroako Lehen Brigadako Lakarreko Tertzioetako Erreketeei Basaurirako sarrera eman zien.
1938ko uztailean Foru Aldundiak zubiko zola konpondu zuen, baita bere Bolueta-Galdakao errepideko (CN-634) bidea ere. 1941an Basauriko Udalak, inguruko empresen laguntzarekin, oraingo Urbi kalea, Urbi zubitik Ariz zubiraino urbanizatu zuen.