URAK Basauri eta Galdakaoko udalerrien artean burutzen ari den Ibaizabal ibaiaren bideratze lanen bigarren faseko zuzendariak, Álvaro San Cristóbalek, Vda de Sainzek Urbiko zubiko proiektuko epeak estutzeko egindako esfortzua goraipatu du.
San Crístobalen adierazpenak, UPV/EHUko Ingeniaritza Zibileko Graduko 3. Mailako ikasleek, Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolakoak, egindako bisitan egin zituen, Ibaizabal ibaiaren bideratzearen obretako 2. Fasean, URAk, Eusko Jaurlaritzako Uraren Euskal Agentziak, Urbi-Bengoetxe tartean, Galdakao eta Basauri artean dituen obretan.
Bisita hau, Vda. De Sainzek martxan jarritako ekintza eremu berrian sartzen da, etorkizuneko profesionalekin euren eraikuntzaren inguruko jakintza, proiektu eta know-howa elkar banatzeko helburuarekin. UPV/EHUko irakaslea den Marcos Larraurik dionez: “zubien estruktura eta muntatze metodoak Ibaizabalen bideraketan erabilitako soluzioekin alderatu ditzakete. Ikasle taldearentzat Unibertsitate Eskolan ikasitako ezagutzen esparruan esperientzia osagarria izan da”.
URAko obrako zuzendariak azaldu du azaroaren 12an Urbiko zubi ondoan dagoen Mercadona amaituko dela, eta Vda. De Sainzek esfortzu handia egin duela epeak murriztuz merkataritza gune honetara sarrera erraztu ahal izateko, eta gainera, bidegorri bat izango du.
Zubiko lanen deskribapena
Urbiko zubiak bi pila zituen ubidearen barruan, korrontearen norabidearekiko desbideratuak, ura igarotzeko arazoa suposatzen zutelarik. Orain, uraren korronteari norabideari paralelo dauden bi pilatako zubia eraikitzen ari da, hiru baoko azpil habeekin eraikia.
Erdiko baoak 25.60mko luzerako bi habe ditu eta alboko baoak 11.44mko luzerako bat eta 13.67mko beste bat bao bakoitzak. Honela, pilan zubiarekiko ardatzaren desbideraketa konpentsatzen da. Bi zubi-brankak berriak dira ere, masako hormigoiz eginda, sendotasuna lortzeko eta oraingo taula segurtasunez eraitsi ahal izateko.