eseuen

Urbiko zubi berriaren zimendatzea hasi da, Nerbioiren bideratzearen eremuan

Epe berri bat beteaz, Urak Urbiko zubi berriko lehen zimendu eta egitura jartzen dituen lanak jarri ditu martxan, urte bukaerarako amaiturik egongo direnak.

Euskadiko Ur Agentziak (URA), Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailera adskribatua, Galdakao eta Basauri udalerri bizkaitarrak lotzen dituen Urbiko zubiaren eskuin zubi-brenkaren zimendatzearen parte diren mikropiloteak eraikitzen hasi zen uztailak 28an, asteartea.

Viuda de Sainzek egiten duen obratik esan dutenez, lan hau abuztuak 4 edo 5ª arte luzatuko da. Momentu horretan, ezkerreko zubi-brankarekin, Ibaizabalen eskuinaldean, prozesu berbera burutuko da.

Aldi berean, biaduktua osatzen zuten hormigoi eta altzairuzko hondakinak zatitu eta bananduz joango dira, baimendutako kudeatzailera eramateko.
Abuztuko lehen astean ibaiaren ezkerraldeko pilaren eraikitzearen ideiarekin, bere zapata hondeatzen hasiak dira.

Urbiko zubia pasa den asteazkenean, uztailak 29, bota zen. Eraiste lanak egun eta erdi iraun zuten. Fase honek oraingo momenturaino ekarri digu, azpiegitura berria altxatzen denekoa, bere lokalizazioan izan daiteekeen zabalera handiena izango duena (13,60 metro) eta 3,30 metroko zabalerako bi bidez osatuta egongo dena, 2,50 metroko bi espaloiz eta 2 metroko bidegorri batez.

Oraingo 9,80 metroetatik 13,60 metroetara igarotzeak, lanaren burutzean du eragina 3,80 metroko espazio desberdintasun horrek oinezkoentzako pasabidea zubiari paraleloa jartzea galarazi bait du. Honegatik, zubi alboan dagoen ibaiondoko bidea moldatu da oinezkoentzako.

Zubiaren aldaketa hau—oraintsu ordezkatutako Bridgestone zubia, Urbiko presa txikiaren eraistea eta Ibaziabal tarteko Ibaiko sail hidraulikoaren handitzearekin batera— ubidearen isurbide ahalmen urritasunak, Basauri-Galdakaoko eta Zarátamoko industrialdeetan zehar sortutako arriskuak ezabatuko ditu.