Udako sasoia erabakigarria izan da Urbiko Zubiko lanen burutzean, Galdakao eta Basauriko udalerrietan uholde arriskua ezabatuko duena.
Urbiko azpiegitura pasa den uztailak 29an lurreratu zen. Eraiste lanak egun eta erdi iraun zuten. Momentu horretatik, Vda. De Sainzek ez ditu soilik Euskadiko Ur Agentziak (URA), Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailera adskribatua eta Ibaizabal-Nerbioiren bideratzearen arduraduna (Urbiko zubiaren berritzea bideratze honen esparruan dago), eskaturiko epeak bete, baizik eta aurreratu egin dituela.
Azpiegitura berriak bere lokalizazioan izan daiteekeen zabalera handiena izango du (13,60 metro) eta 3,30 metroko zabalerako bi bidez osatuta egongo da, 2,50 metroko bi espaloiz eta 2 metroko bidegorri batez osatua.
Oraingo 9,80 metroetatik 13,60 metroetara igarotzeak, lanaren burutzean du eragina 3,80 metroko espazio desberdintasun horrek oinezkoentzako pasabidea zubiari paraleloa jartzea galarazi bait du. Honegatik, zubi alboan dagoen ibaiondoko bidea moldatu da oinezkoentzako.
Zubiaren aldaketa hau—oraintsu ordezkatutako Bridgestone zubia, Urbiko presa txikiaren eraistea eta Ibaziabal tarteko Ibaiko sail hidraulikoaren handitzearekin batera— ubidearen isurbide ahalmen urritasunak, Basauri-Galdakaoko eta Zarátamoko industrialdeetan zehar sortutako arriskuak ezabatuko ditu.