eseuen

Urbiko zubiaren ordezko oinezkoentzako pasabidea erabilgarri

Aperribai-ko auzotarrek erabilgarri dute uztailaren 22 asteazkeneko lehen ordutik, Ibaizabal ibaiaren gainetik Basauri eta Galdakao lotzen dituen pasabidea, Urbiko zubiaren berriztatze lanak, gaur hasiak, luzatzen diren bitartean.

Bota behar den biaduktuaren erabiltzaileei eragozpenak txikitzearren, Euskadiko Ur Agentziak (URA) Viuda de Sainzen eskutik, oinezkoentzako ordezko pasabidea gaitu du, ibaia gurutzatu ahal izateko. Sarrera hau Bridgestoneko zubitik egiten da, baita zubi hau eta Urbi zubiaren artean gaitu den ibaiondoko bidetik ere.

Zubi berriaren eraikitzeari ere ekin zaio, oinezkoentzako pasabidearen azpian kokaturiko mikropiloteak adibidez, etorkizunean zubi-branka funtzioa izango dutenak. Honela, oinezkoentzako pasabidea, zubi-branken gainean habeak jartzerakoan kenduko da.

Ibaizabal-Nerbioi-ren Bideratzea

URAk Urbi-Bengoetxeren tartearen hobekuntzen esparruan egindako ekintzetako bat da. Ibaizabal ibaia bideratzeko bigarren fase honetan, URAren helburu nagusia emariaren isurbide urritasunak sortutako arriskuak ezabatzean datza.

Ibaizabal-en uraldien aurreko segurtasuna

Zubiaren aldaketa hau—oraintsu ordezkatutako Bridgestone zubia, Urbiko presa txikiaren eraistea eta Ibaziabal tarteko Ibaiko sail hidraulikoaren handitzearekin batera— ubidearen isurbide ahalmen urritasunak, Basauri-Galdakaoko eta Zarátamoko industrialdeetan zehar sortutako arriskuak ezabatuko ditu.

Ibaizabal-Nerbioien bideratzearen proiektuak orain eragindako zubia hormigoizkoa zen, 20metroko luzera eta 9,80 metroko zabalerako 3 zati berdinez osatua, zubi-branka eta bitarteko bi pilatan sostengatuta, zeinak lerrokatuta ez egotean Ibaizabal ibaiko isuria zailtzen zuten, ur-orriko gain-goratzea sortuz ur altuko pasarteetan.

Zubi berriaren eraikitzea

Zubi berriak ahalmen hidrauliko handiagoa izango du. Bere lokalizazioan izan daiteekeen zabalera handienaz dohatu da (13,60 metro) eta 3,30 metroko zabalerako bi bidez osatuta egongo da, 2,50 metroko bi espaloiz eta 2 metroko bidegorri batez.

Oraingo 9,80 metroetatik 13,60 metroetara igarotzeak, lanaren burutzean du eragina 3,80 metroko espazio desberdintasun horrek oinezkoentzako pasabidea zubiari paraleloa jartzea galarazi bait du. Honegatik, zubi alboan dagoen ibaiondoko bidea moldatu da oinezkoentzako.

Berriztatzerako pauso bat

Urbiko zubia, Ibaizabal ibaiaren gainean, 634 Nazionala Urbi kalearekin konektatzen du, lehen “Lakareko Tertzioa Etorbidea” deituriko kalea. Eremu horretan, ibaiaren ardatza Galdakao eta Basauriko udalen arteko muga da.

  1. urtean eraiki zen zubia Bizkaiko Foru aldundiaren eskutik eta udalek harrera egin zioten 1936an. 1937an ez zuen kalterik izan, lur-zakuez babestu bait zen gatazka bitartean. 1937ko ekainak 15an Santa Marinatik zetozen Nafarroako Lehen Brigadako Lakarreko Tertzioetako Erreketeei Basaurirako sarrera eman zien.

1938ko uztailean Foru Aldundiak zubiko zola konpondu zuen, baita bere Bolueta-Galdakao errepideko (CN-634) bidea ere. 1941an Basauriko Udalak, inguruko empresen laguntzarekin, oraingo Urbi kalea, Urbi zubitik Ariz zubiraino urbanizatu zuen.