eseuen

Urretxindorra Ikastolako eraikuntza osagarriak bere aurrealdea erakusten digu

Orain arte Urretxindorra Ikastolak eskeini ezin zituen inguruan dauden Miribilla eta San Adrian zonaldeetako ikasketa plazak beteko dituen eraikuntza osagarri berriko egiturak, Vda. de Sainzek eraikia, bere aurrealdea erakusten du dagoeneko.

Egitura berriak osatuko duen egungo zentroak urtez urte ikasketa plaza eskaera handiagoa bizi izan du eta honegatik hirugarren lerro baten irekiera proposatu da, eraikuntza berrian egongo dena. Eraikin berri honetan BAT Arquitectura eta DIMArk enpresekin egingo da lan, diseinu eta egituren kalkuluan espezializatuak direnak eta soluzio oso berriztaileak hartzera ohituak daudenak, Urretxindorra Ikastolako ikasgela eraikuntza berrian hartu direnak bezalakoak.

??Kasu honetan, hazkunde demografikoak adin-tarte jakin batzuetan eragiten du bereziki, haur kopuru handi bat haur-eskolan oso arin hasten delarik. Hirugarren lerro hau, pixkanaka gauzatuko den berregituratze bat izango da eta poliki-poliki, maila eta adin tarte guztietara zabalduko da.

2017 urte hasieran amaituko da lehen fasea, handitze-lanen hasiera ahalbidetuko duen gune berri baten eraikuntzan data. Gune honek eraikin zaharrean berregituratu beharreko maila ezberdinen behin-behineko ikasgelak jasoko ditu gune berri honek. Berrantolaketa honek erantzun orokor bat eman nah die beharrizan guztiei.

Proiektu honek sei kurtsotarako guneak ditu, kurtso bakoitzeko hiru lerro; guztira 18 ikasgelekin. Hauez gain, beste hiru gela beharko dira errefortzurako eta taldeak banatzen direnean egin beharreko ekintzetarako.

Ez da balio anitzeko gelarik egongo; horren ordez, areto bat, antzerki gela bat, musika gela eta plastika gela bat egongo dira eta ikastolaren ustetan, ikasgela hauek, balio anitzeko gela batek dituen ezaugarriak beteko ditu.

Zuzendaritza eta administrazio bulegoak eraikin zaharraren beheko solairuan egongo dira.

Eraikin berri honetan, segurtasuna bermatzeko, irakasleentzako bi gune aurreikusi dira, solairu bakoitzeko bat. Hauetako batean irakasle guztientzako lekua dago, eta horretarako egokitutako gela bat izango da. Lehen solairuko irakasleen gunea aldiz, txikiagoa da eta bertan gurasoen bilerak, koordinazio lana edota lantalde-txikien lanak egin ahal izango dira. Horrela, segurtasuna ziurtatzen da, irakasleak bi solairuetan egongo baitira.

Etorkizuneko azpiegiturak solairu bakoitzeko mutur bakoitzean izango ditu zerbitzu hauek.??Etorkizuneko erabiltzaile gazteenentzat oso garrantzitsua izango den zerbait: hainbat jolastoki daude ikastolan. Edifizio berriaren lanak ez du gaur gun dagoen  gunea txikitu, eraikinaren azpian estalitako patio bat baitago. Bai alboko saltoki berriaren azalean eta baita lehen hezkuntzako zentro berriaren gainaldeko estalkian, jolas-lekuak, baratzeak eta lorategiak egongo dira.

Hori dela eta, esan daiteke, ez dela soilik ez dela txikitu gunea, baizik eta lehen hezkuntzako estalkia handitu dela. Azkenik, egungo eraikinean lehen hezkuntza eta abigarren hezkuntzako ikasleek elkarbanatuko duten liburutegi bakar bat aurreikusten da.