Bilboko Miribilla-San Adrián auzuneko ikastolaren alboan beste bat eraikitzen ari dira eta dagoeneko lanak amaitzear daude. 2017 urte hasierarako erabilgarri egongo da. Eraikin honen helburua adin guztietako ehudaka ikasleri zerbitzua ematea da, eta pixkanaka-pixkanaka joango da martxa hartzen.
Besteak beste, kirol-erabilerarako gunea egokitu dute, baratze eta lorategi lanak egiteko erabiliko duten estalki lau berri bat ere atondu dute, eta ikasgelak, punta-puntakoak izango dira, eskola eta aisialdi beharrizan guztiak beteko dituenak. Guzti honekin ziurtatu nahi dute eraikinak urte luzeko jarduna izatea.
Bilboko San Adrian auzoko Urretxindorra Ikastolan egin diren lanak modu egokian doaz aurrera. Vda. de Sainz, zentroaren alboan beste eraikin bat eraikitzen ari da. Kanpoaldea egin ondoren, langileak orain, barruko instalazioak muntatzen ari dira.
San Adrián auzuneko Urretxindorra Ikastola, Vda. de Sainz-en lan esanguratsuenetako bat da, irakaskuntzarekin eta etorkizuneko profesionalekin duen konpromisoarengatik. Eraikitze lanak, gure enpresak BAT Arkitektura eta DIMARK diseinu enpresarekin elkarlean egin ditu. Bi enpresa hauek, punta-puntako diseinuan eta egitura kalkuluan lan egiten dute, eta ohituta daude, Urretxindorra Ikastolaren eraikin berrian egingo duten bezala, soluzio oso berritzaileak sortzen.
Biztanleriaren hazkunde honi dagokionez, haurren kopurua asko hazi da, eta gainera, eskolaratze prozesua inoiz baino lehenagokoa da, umeak, oso goiz haurtzaindegietara joaten hasten baitira. Hori dela eta, hirugarren lerro honekin, zentro honetako pixkanakako eraberritze lanak hartuko ditu beregain, azkenik, lerro berri hau kurtso eta maila guztietan ezarriko delarik.
Dimentsioak
Aurreikusitako solairu kopuruen artean, behealdean kiroldegi estali gisa erabiliko du behe-solairu bat aurreikusten da, gutxi gora behera hamar metroko altuera izango duena, eta beronen sabaiak, aldiberean eraikitzen ari den merkatalgunearekin bat egingo du. Kiroldegi moduan erabiliko den solairu honen gainean, beste bi gela eta komunak egongo dira, eta estalkian, baratze eta lorategiak egokituko dituzte.
Beharrizanak beteta
Eraikin hau Ikastolak gaur egun behar dituen beharrizan batzuk betetzeko irtenbide modura ere sortu da: besteak beste, estalitako kiroldegi bat, eta etorkizunera begira sortu nahi duten, eta haurtzaindegi mailatik kurtso guztiak izango dituen hirugarren lerro batek dituen beharrizanak betetzeko ere.
Hori dela eta, hasiera batean beharrizan jakinbatzuk beteko ditu; gero, egungo eraikina egokitzeko lanak egingo dira, azkenik, dena prest dagoenean, eraikin hau lehen hezkuntzako zikloentzat izango delarik.
Etorkizuneko instalazioek, sei kurtsoetarako lekua izango dute, kurtso bakoitzean hiru lerro egongo direlarik, hau da, guztira, 18 ikasgela. Hauez gain, beste hiru gela beharko dira klaseak banatzen direnetarako, eta beste hiru, laguntza eta errefortzu pedagogikoei bideratzeko.
Erabilera anitzeko gela baten ordez, ekitaldi areto bat izango da: antzerkia, musika, plastika eta abar, bertan landuko dira. Horrela, Ikastolaren arabera, bere beharrizanak guztiz asetuta egongo dira.
Zuzendaritza eta administrazio bulegoak egungo eraikinaren behealdean egongo dira.
Eraikin berriko solairu bakoitzeko segurtasuna bermatzeko, irakaslegoarentzat bi gune aurreikusi dira, solairu bakoitzean bat. Horietako batek irakasle guztientzako lekua izango du, irakasle-gela bat izango delarik, eta lehen solairuan berriz, gune txikiago bat egokitu da, irakasleek gurasoekin biltzeko, koordinazio lanak egiteko, edota talde txikietan biltzeko erabiliko dutena.
Horrela irakasleak, eraikinaren bi hegaletan kokatuta egongo diren bi guneetan egongo dira.