eseuen

Vda. de Sainz-ek etorkizuneko ingeniarien ilusioa berreskuratu du

Belaunaldi berrietako ingeniarien hezkuntza berresteko jarraitzen duen lerroan, eta ikasleen pasioa areagotzeko asmoz, Vda. de Sainz-ek Urretxindorra ikastolaren bigarren edifizio baten eraikitze lanen inguruko jardunaldi bat antolatu zuen. Bai ikasleak zein irakasleak, hunkituta joan ziren.

EHUko irakaslea den Marcos Uriarte joan zen Ingeniaritza Zibileko graduko 2. mailako ikasleekin batera, eta eurek adierazi zuten bezala, “hunkituta” bukatu zuten; Urretxindorra ikastolaren handitze-lanek bi solairuetan banatuta egongo diren hemezortzi ikasgela berri izango dituzte; baita aisialdirako, kirolerako, eta jolaserako hiru gune berri ere.

Vda. de Sainz-ek sustatutako bisita hauekin, ingenieritza ikasleek, aldi batez, ikasgelak utzi eta unibertsitateko testuinguru fisiko eta teorikoa alboratzen dituzte, eta kasu honetan esaterako, etorkizunean, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta batxilergoa izango diren eraikin bateko lanetan sartu ziren.

Jardunaldian zehar, etorkizuneko ingeniariak jabetu ziren, benetan, ikasgelan ikasten dituzten ikasgaiak erabilgarriak direla. Horregatik, lan hauen bisitaren ostean, are eta gogotsuago itzuli ziren unibertsitatera, eurek ikasitakoa eta ezagutza praktikan jartzeko grinez.

Bisita honek bi zati izan zituen. Alde batetik, lehenengo zatian, aurkezpen bat egon zen DIMArk Estructura en la Arquitectura enpresako Diego Martín Saíz Arkitektuaren eskutik, non handitze-lan hauen alderdi tekniko guztiak azaldu zituen. Proiektuan, besteak beste, Arquitectos Arruti eta BAT Arquitectura enpresek parte hartu dute.

Emanaldi honetan, Mikel Ayesta ikastolako zuzendariak 45 ikasleen aurrean argudiatu zuen eraikin berriak Miribilla eta San Adrian auzuneetako bilakaera demografikoaren beharrizanei erantzun nahi diola. Egun, gune honetan geroz eta haur gehiago daude eta haur hauek oso goiz hasten dira haurtzaindegira joaten.

Javier Elordouy, Vda.-ko obra honen arduradunak emanaldian parte hartu zuen eta aipatu zuen, besteak beste, hautatutako eraikitze metodoaren zergatia; gutxi erabiltzen den oso metodo berritzailea baita. Gainera, beste obra zibiletan erabiltzea hain arrunta ez den, eta proiektuari oso erantzun ona ematen dion metodoa da, erritmo eta produkzio abiadura areagotzen baititu kalitate eta segurtasun bermea hobetuz.

Emanaldi honen ostean, ordubeteko iraupena izan zuen bisita bat egin zen obrara, Vda. de Sainz-eko arduradunekin eta ikastolako zuzendaritzako kide batzuekin batera.

Egitaraua oso interesgarria suertatu zitzaien EHUko ikasleei eta eurekin joandako Marcos Uriarte irakasleak onartu zuen, interesgarria izateaz gain, ezagutza handitzeko eta jakinmina pizteko balio izan ziela bisitak.

Bai ikasleak eta baita irakasleak ere, oso eroso sentitu ziren Vda.-koen arreta eta erantzun jatorrarekin eta eraikitze-lanak areagotuta daudenean beste bisita bat egiteko nahia adierazi zuten.

Vda. de Sainz-ek beste behin etorkizunean ingeniariak izango diren gazteen lan esparruko pasioa sustatu nahi izan du,  unibertsitatea eta enpresaren arteko harremana irmotuz.